2024ko azaroak 23, larunbata
Atzo Atzokoa

Autoreak:  Pradere Arruti, Blas
Tituluak:  Tolosa'ko erriyaren izenak lenago eta orain
Gaiak   :  Lengua vasca - Nombres geográficos / Toponimia - Tolosa
Editoreak: Martin, Mena y Cª'ren Echean, Donostia'n, 1913
 
 Kokalekua                 Signatura
 FONDO GORDEAK             C-78 F-17

Pincha para ampliar

BLAS PRADERE

Tolosa'ko erriyaren izenak
lenago eta orain

Tolosa-uriko Euskal-jaien bitartez
Euskalerriaren alde'k egin dituen
idazti-batzaldietan,4'g gaian idazti
onek irabazi du saria

DONOSTIA'N

MENA Y C.ª'REN ECHEAN
Fuenterrabía, 14, beko gelan
1913
 

Tolosa'ko erriyaren izenak lenago eta orain

Nomina sequuntur res
Gauzen atzetik dijoaz izenak.
Akinot'tar T. deunaren itzak

Sarrera

Prantzitarren esaera da gauz bat izenak egiten ez dubala. Le nom ne fait pas la chose. Esaera onen zergatiya (arrazoya) da izenak bañon lenagotikan diradela gauzak. Idazteunan (Escritura sagraduban) ere irakurtzen da alabaña abereak Jaungoikoak egin eta geroenean izenak eman edo ipiñi zieztela Adan'ek.

Egi beraren alde, zeruz goora, itxasoz beera eta beste tokiyetan gauz ako baidaude guk ezagutzen ez ditugunak eta beraz izenik ezarri ez dieztegunak. Ludi (mundu) onen azalena bertan izen gabeko gauz asko noiznai ikusten baitugu. Urrutira joan gabe kilogramoak, elektrizidadeak, trigonometriyak, zinematografoak eta beste gauz asko eta askok izenik ez baidute, edo izan ez baidute beintzat euskaran eta beste izkuntza batzubetan. ¿Nai da geyago? Atzekoz aurrera iduki dezake izena gauz batek, eta alaere au desegiten ez da. Esan baterako, paketsuba edo Pazifikoa eradaraz deritzayo itsas aundi bati, eta añ zuzen ere osoro aserrea da bera.

Egiya baita beraz izenak egiten ez dubala gauza, bai ordea izena bear du gauzak, elkar artuko badegu eta elkarren berri jakiteko, Akino'tar Toma deun (santu) jakintsubak diyon erara: Nomina sequuntur res, edota gauzen atzetik dijoazela izenak.

Eta ez ori bakarrik; gauzari dagokiyon bezelako izena bear ere da, gañera, gauzen erri errazago jakin dezagun edota gauzaren adieragarri egokiyagoa izan dediñ.
 

Euskal-izenak

Len esan dedan erara erri batek ere beraz izena bear baitu, izen egokiya albait, eta are geyago euskalerriya baldin bada, gure izkeran gauzen adieragarriyak diradelako izen guziyak.

Orregatitxek euskalerriyen izenak edo egoitza (posiziyoa) edo ugaritasuna, bitatik bat, adierazi oi dute. Azpeiti-Azkoiti'k, esan baterako, Elgoibar'ek, Ernialde'k, Irun'ek, Mendaro'k, Ugarte'k, Orio'k eta beste asko eta askok dadukaten egoitzan adierazten bai dute; eta Amezketa'k, Arantzazu'k, Astigarraga'k Lizarza'k, Beizama'k, Ikastegieta'k Usurbil'ek, Zumaya'k eta beste ezin esanala erri aundi-txikik pilla edo ugaritasuna azaltzen bai dute.

Euskalerri batzubek zedukaten jatorrizko izena aztu edo galdu zuten, beñere utzi bear etzutena alabaña, eta berriya artu zuten: batzubetan euskaratik eradara gaizki biyurtuta, Alegi'ren tokiyan Alegria esanda bezela, Ondarribi edo Ondarrabi'ren ordez Fuenterrabía, eta era berean beste zenbait errirekin; geyenetan berriz bakaldunak (erreeak) ipintzen zieztela erriyak berriro eragin eta eraztu (formatu) zituztenean, edota gallaldiren (pribilejiyoren) batzubek eman zieztenean.

Arrrasate zana len, esan baterako, Mondragon deritzayo orain erderaz; Leizaur zeritzayona lenago euskaraz, Andoain deritzayo gaur; Ordizia izendatzen zana aspaldiyan, Billafrnanka da gaurko egunean; Orereta zana len euskaraz, Rentería da orain gaztelaniz; eta Soraluze esaten zana, azkenik, aldi (denbora) zar-zarretan euskara garbiyan, Plazenzia deritzayo gure egunetan.

Orisen bera gertatu zeyokean Tolosa'ko erriyari eta gertatuko ere zitzayon noizki: edo euskarazkoa da izen ori ta betikoa du erriyak, edota erdarazkoa da Gaztela'ko bakaldunen batek geroenean ezarriya bezela. Txindi (diru) baten alderdi biyak bezelasen ikusi bear ditugu beraz gai bi; bata da, lenago izan zitzakean izenak, eta bestea, oraingo izenaren jatorriya.
 

Lenagoko izenak

Tolosa'ren izena euskerazkoa ez dirudilako, azkeneko euntetakoa (gizaldiyetakoa) dala antzematen zayo, eta beste izenen bat izango zubala ere bai beraz lenagoko garayetan (denboretan).

Arritzekoa ez da beraz zenbait izkidatzailek erakusten badigute Tolosa'ko erriyak beste izen bat iduki zubala aspaldiko aldiyetan. Murillo Belarde'k ber kondairazko Luziazalda'n (Geografía histórica) bigarren idaztiko (liburuko) boskarren atzalburuban (kapituloan), Bizkai, Gipuzkoa eta Arabaz itzegiten dubala diyo Prantziko Tolosa'tik berezitzeagatikan gureari Toloseta esan oi zayola. Larramendi'tar Aita ospatsubak bere idazti Gipuzko'aren ziazaldean (Corografía de Guipúzcoa) uste du Toloseta'ren izena prantzitar eragokiren batek edo bestek ipiñiya izango dala. Nik berriz besterik uste det. ¿Euskeraren antzera edo itxurara jarriya ez dago bda izen ori= Beraz ez prntzitarrak, euskaraz ez dakitelako, ezpada euskaldunak asmatuko zuten nolerebait edo zerbait euskeratzeagatikan. Nere ateraldi au obeto sinistarazitzen da ikusiyarekin Tolosa biyak berezitubak daudela prantzitarrentzat, bañon ez guretzat. Toulouse edo Tulus da prantzitarren erri ura eta Tolosa gurea ¿bereiztubak bai daude prantzitarrentzat? Guretzat ez ordea. Guk alabaña Prantzi'koa eta gurea berdi´ñ izendatzen bai ditugu Tolosa esanaz batagatik bezela besteagatik ere. Beraz ez prantzitarrak eta bai guretarrak Toloseta esango ziyoten gure erriyari, iñun estaten bazitzayon beintzat. Eta uste det esango zitzayola orduban izkidatzalle Belarde'k ala diyon ezkeroz. ¿Zer dala-ta izkidatu ear zuban bestela gezurra izen ori entzun izan ez baziyen batzubei? Gezurti egin nai ez det nik alabaña iñor, alasen dala osoro ez badakit. Eta are gutxiyago egiyaren itxura zerbati dadukanean gauzak, darabilkidan gayan gertatzen dana, eman ditudan sinisgarriz gañera, azkeneko izki (letra) eta-kiko erri asko daduzkagelako, Abalzizketa bezela, Anoeta, Astigarreta, Legorreta, Urnieta eta beste geyago. ¿Onetatik jayo ezin zeyoketen batzu-batzubei Toloseta deitzea nolerebaiteko euskaran esateagatik? Prantzi'ko Tolosa-ren aldean txikiyagoa edota gutxiyago zala adierazteko jarri baizezaketen ere Toloseta'ren izena.

Tolosa'kok erriyari izkidatzalleak ezarri ziyoten beste izen bat Paladia da. Rogatis'ko Aita Bartolome kondairatzalleak, Españari dagokiyon idazti batean (2) diyo alabaña paladia'ren izena eraman zubala aurren-aurrenetik Gipuzkoa'ko Tolosa'k. Esaten ez du ordea nun irakurri, aditu edo jakindu zuban gauz edo izpar (albiste) ori. Beste gabe beraz osoro egitzat artu ezin genezake izpar ori, ez eta gutxigorikan ere. Onekin ez det esan nai gezurtiya dalaizkidatzalle ura, ez, bañon bai ezeztatu edo ogenatu (engañatu) zitekeala beste edozeñ bezela. Gaurdan egunean iñungo kondairetan irakurtzen ez da, eztaere zuzelekubetan (artxiboetan) arkitu ez degu, oraindañokoan beintzat, orrelako izparrik, beraz orain-orain bezela aintzakotzat artu bear ez da.

Paladia'ren izen ori izatekotan beñere Tolosa'k, izango zuban alabaña erri bilduba zan askoz aurretik, purube edo bizitokiyak Tolosa'ren lur zabaletan zakabanatuabak zeudenean, gezurrezko jainkoak ezagutzen ziraden garayan, Palas zeritzayon jainko emakumeagandik izena artzen zubala, onen agurtzalleak (adoratzalleak) izango ziradelako orduban tolosarrak, nik irakurri dedanez. (2) ¿Tolosa'k orduban taiu (idolo) asko zitubalako Paladia'ren izena artu ote zuban bada?

Badakit diyotela ez gutxik gezurrezko jainkoak eta taiubak izandu ez diradela Euskalerriyan. Bañon ¿zergatikan ez? ¿Ez al dirade bada euskaldunak, beste luditar (mundutar) guziyak bezelasen, Adan'en odolekoak, eta beragatik pekatuban jayo eta gitzera makurtubak? ¿Ez al dituzte griña txarrak beste deozeñek bezela? ¿Sorginkeri, aztikeri, parragarrikeri eta itxura gabeko gañkeriyetan sinisten ez al dute bada beste deozeñek adiña, geyago ez bada ere? Gezurrezko jainko eta taiubetan ere beraz ¿zergatik sinistu bear etzuten? ¿Babel'ko dorre eta ingurukoak Jaungoikoa'ren isekalari (burlatzaile) egin eta okertu etziraden bada? Eta ¿Babel arretatik ez datoz bada euskaldunak gauzak itxura dubanez? Gañera, ¿erri bat israeltarra, autu etzuban bada Jaunak ludiyan, beste guziyak bera utzi zutelako?  ¿Euskalerriya autuko etzuban Jaungoiko bakarrarekin bazegoan bera? Eta nolanaire ¿Jaungoiko'ak aututako israeltar erriya bañon geyago al zan Euskalerriya? ¿Jaungoikoa utzi etzuten bada askotan israeltarrak eta taiubak agurtu (adoratu)? Eta ori Jauna beti gañean zedukatelarik eta Aurresaleak (Profetak) biraltzen zieztela itzalditzera. ¿Etziraden beraz euskaldunak gezurrezko jainkoetan eta taiubetan aisaere eroriko? ¿Eta izatez ere kondaira aldezdanak egi ori ez dakarte? Jesukristo bañon lenagotikan gurutze izateak Euskalerriyan, ezertxoere esan nai ez du. Beste tokiyetan ere alabaña baziraden, Jesukirsto'ren sinisgarrirako ez ordea, eta bai bera, bere ikasleak eta beste asko urkatu edo iltzeko. Jaungoikoaren izenak ere esan nai ez du bakarra zutela beti euskaldunak, geroztikakoa alabaña, kristautasuna ezkerozkoa dalako izen ori.

Paladia'ren izena ukatu ezin leyoke beraz Tolosa'ri, gezurrezko jainkoak etzituban alderditik edo ezin izan zitzakealako: bañon bai, gauz ori sinistarazitzeko zergati (arrazoi) gutxi daudelako, goyan esan nubanez.

Gastaldo, Molezio eta Marka izkidatzalleak diyote berriz aspaldi-aspaldiko erri ospatsu Iturisa edo Turisa gure oraingo Tolosa besterik ez dala. Esan nai du Tolosa len-len Iturisa edo Turisa izendatzen zala. Egiya da zerbaiten antza badutela bi aldetako itzak edo izenak, bañon ori ez da asko. Orretara bagoaz goyan esaten noan Toulouse'k edo Tulus'ek ere Tolosa'ren izenarekin antza badute, bañon erri biyak ez baidirade bat. Kataluña'ko erri Tortosa deritzayona ere Tolosa'ren antzekoa baita itz edo izenean; erri bi dirade ordea, ez bat. ¿Geyago nai da? Izen bateko erriyak ere badirade, eta ez gutxi-gutxi, bañon desberdiñak, ez bakarra. Tolosa'ren antzeko izenak diradelako beraz Iturisa eta Turisa, beste zergati (arrazoi) eta sinisgarri geyago gabe, guziya bat dala ez baita esan bear.

Izkidatzalleak diyote ere Magrada edo Bidasoa ibayak ureztatzen duban Easo uriyaren muga ondoan zegoala Iturisa, deinde Iturisam et asonem Magrada attingit, eta orañgo gure Tolosa'k ber ibai Oria ko urak Easo ondora edota itsaertzera biraltzen ditubala; aspaldiko Iturisa eta oraingo Tolosa bat izan bear dutela beraz, edota Tolosa'k Iturisa'ren izena zubala len.

Erantzuten det nik ordea: 1'g. Magrada eta Bidasoa ibai bat diradela osoro erabaki ez dubala iñork. 2'g. Easo, Oeaso edo Olarso zer erri edo toki zan ez dagoala ere osoro erabakiya. 30g. Magrada eta Bidasoa ibai bat-bakarra baldin badirade Iturisa'k ikutzen ez dubala, iturisa'ren izenez Tolosa esan nai bada, erri onetatik eta bere ibai Oria'tik beste ibai Bidasoa naiko urruti egiten dalako. 4'g. Dakiguna da Baskona'k zeritzayoten lurbirako uriya zala iturisa, eta Tolosa'ko lutartea (territoriyoa) Bardulo'ak zeritzayoten beste lurbira batean zegoana. Garbi bai dago beraz Iturisa eta Tolosa erri bat etziradela.

Ateraldi au berau obetoago sinisterazotzeko beste zergati batzubek emango ditut. Lenengoa: Antonino Pio zeritzayon bakaldunandiyak (enperadoreak) zedukan Bidekayaren erara Iruña'tik Iturisa'ra ogeita bi (22) aneika daude, eta Iruña'tik Tolosa'ra berriz ogeita amar (30) bezela daude; naiko desberdintasun baita ori. Bidekai orrek Iturisa'tik Pirineo'ko mendira emezortzi (18) aneika ipintzen ditu, bañon eta geyago baitaude Tolosa'tik. Aisa dirudi beraz erri bi oyek desbediñak diradela. Bigarrena: Bidekai berak erakusten dubanez, Astorga'tik Burdeos'era zijoan bidean, Iruña eta Pirineo'ren gain artean arkitzen zan Iturisa; bañon eta erri au Tolosa izan bazan, naiko bidegaltzea baizan Burdeos'era joateko Iruña'tik Tolosa'ra etortzea, ain gora-bera aundiyak eta toki okerlatzak zeuden lurbira onetan gero. Gudari erromatarren biderik etzan alabaña emen, ez dirudi beintzat bazanik, bañon bai Gazela'n, Araba'n eta Naparrua'n baziraden, gauzak itxura dutenez. Irugarrena: Tolosa, erri bilduba bezela, Iturisa'ren aldean, beanduago egiña da; eta ez dirudi, diabeta zakabanatuba bakarrik zanean, Iturisa'k bezelako aomen edo ots aundiya zubanik; eztaere beraz ez dirudi gudariyen egonlekurako naiko erriya izango zala orduban, Iturisa zan bezela.

Nago beraz Iturisa eta Tolosa ez diradela bat, eta beragatik Iturisa edo Turisa'ren izena beñere ez dubala izan Tolosa'k.

Iturisa'ren tokiyan Ituriza eta Iturritza esaten dute beste idazle batzubek, bañon guziya bat dala edozeñek daki. Diyotenai berriz izen oyek guziyak Tolosa'ri ematen zitzaizkala iturri asko zitubalako, umekeriyai bezela jaramonik egin bear etzaye.
 

Oraingo izena

Tolosa'ren oraingo izen au noiztik eta nola dan, edota bere jatorriya, ezere gutxi daikigu, eta objeto estaeko batere ez dakigu. Tolosa'ko seme argi, legegizon aditu eta izkidatzalle bizko Gorosabel'tar Paulo jauna da, geyen eta ondoena gauz oyek jakin zitzakeana, bañon ez dakizkiyala aubentzen da Tolosa'ren gañeko bere bi kondaira-antzetan. Anei (milla) zazpireun eta larogeita bat-garren (1781) urtean, María deunaren eleiznagusiko sualdiyan, diyo, gisa orretako ingiyak (paperak) galduko ziradela, edota bestela anei zazpireun eta larogeita amalau-garren (1794) urteko gudari prantzitarren etorreran. ¡Ez bada Gorosabel'tar jaun ikasdun aundi onek naiko idazti (liburu) irakurri eta zuzeleku (artxibo) pranko ikusi etzitubalako, aspaldiko gauzak jakin nairik!

Dakiguna da bakarrik Segobia'n zegoala Gztela'ko amargarren Alonso, bakaldun (errege) Jakintsuba zeritzayonak, anei berreun eta berrogeita amaseigarren (1256) urteko Agorra'n amairuban, edota orain seireun eta berrogeita amazazpi urte, iru illebete gutxiyago, eskutitz edo agergai bat eman zubala, baserriyetan barrayaturik bizi ziraden tolosarrai agintzen ziyela, erri bildu eta murruz (murallaz) inguratu bat egin eta alkargana baturik bizi zitezela bertan. Eskutitz orretan ikusten danez ordean, bazedukan ordurako Tolosa'k bere izen au berau, eta Alonso bakaldun Jakintsubak berrizkatzea besterik egin etzuban Tolosa'ren izena.

Tolosa'ko erriyak daduzkan bakaldunezko (erregezko) agiriyetan lenbizikoa orain esan dedana da, eta ordurako erri ori arridanean oraingo izenaren jabe baldin bazan; eta beste aldetik berri izen orren beraren gañeko aribiderik iñundik-iñora azaltzen ez dala, gure egunetan ez beintzat, gorago esaten nubanez, ¿zer bide geratzen ote zaigu gai berean zerbait asmatu eta itzegiteko? Gorosabel-tar Paulo jaunak izan zubana, ez besterik, eta da, zerbait itxura duten gauzak esatea, destu edo igerrusiyak (konjeturak) egitea, ez nolanai alabaña, baizik alderdi sinisgarri eta zergaiti (arrazoi) batzubekin.

Ona emen bada gai orrezaz Gorosabel'tar jaunak diyona gutxi gora-bera: "Oraingo erri Tolosa'ren lenbiziko izena Iturisa zala sendotzen (seguratzen) dutenak badirade; eta batere arritzekoa izango ez litzake alabaña erriyaren egille edo ipinleak, este izen bat izan bazuan kendu eta beraren ordez orain dadukana ezarri baziyon, berrogeita lau urtez aurretikan Tolosa'ko Nabas deritzayon tokiyan kristaubak mairubai (mahometarrai) irabazi ziyeten jazar ospatsubaren oroimengarrirako." (3)

Jaen'go laterkiyan (probinziyan) edota Sierra-Morena deritzayoten mendiyen azpiko aldetik dago Tolosa'ko Nabas (Navas de Tolosa) izendatzen dan erritxo txatar bat. Anei (milla) berreun eta amabigarren urteko Uztailla'ren amaseyan mahomatarrai kristaubak irabazi ziyeten esan dan jazarra. Gorosabel'tar jaunak esan nai luke, ikusi danez, gertaera orretatik berrogeita laugarren urtera eta beraren gogangarrirako Alonso bakaldun Jakintsubak eman zubala Tolosa'ren izena erribildu au eragin zubanean. Lenago esan da ordea erri bildu eta itxiya zan bañon aurreragotikan zubala Tolosa'k izen au, eta amargarren Alonso'k bere eskutitzan izen ori bera berrizkatzea besterik egin etzubala, ordurako zedukana ipini zubala agiri arretan, ondorengo bakaldunak ere egin zuten erara gallaldi aundiyak tolosarrai emanaz. Alonso orregandik ez datorkiyo beraz Tolosa'ri bere izena. Itxura geyago du esan dan mahomatarrakiko guda arretan ibilli zan zortzigarren Alfonso edo Alonso bakaldunak ezarriko ziyola Tolosa'ri izen au; eta bestela guda arretan bertan izandu ziraden gipuzkoarretakoren batzubek ipini zeyoketen Tolosa'ri oraingo izena.

Bañon dagoana da, idaztiyetan arkitzen dedanez, naikoa lenagotikan ere oraingo izenaren jabe zala Tolosa'ko erriya. Sinisgarri bat emango det. Alonso edo Alfonso irabazkidriyaren egunetan, edo amaikagarren eunkiyan, Toledo'ko Justa deunaren eleizako apaizburu (arzipreste) Julian-Perez eritzayona zan; eta izkidatzalle onek alabaña, ordurako, gure lurbira onetako Segura eta Tolosa gogoratzen dizkigu aspaldi'aspaldiko erriyak bezela (4). Ikusten danez beraz Gorosabel'tar jaunak esan suban garaya (denbora) bañon askoz lenagokoa da gure Tolosa'ren izena.

Jerman apaizpiku eta ziñopa (martiri) deunaren bizitzan irakurtzen da Erroma'tik España'ra etorri Jesusen erakusgaya itzalditzera, eta Tolosa guziyak dakizkiyala bertan Deun (Santu) arrek egin zituban gauz arrigarriyak (5). Boskarren gizaldiko gertaera da ori. Erabakiya ez dagoalako ordea zer edo nungo Tolosa dan ori, edota Tortosa irakurri bearko ote dan, gai orretatik indarra artu nai ez det. Gipuzkoa'koa dala Tolosa ori zerbait sinistarazi nezake, bai, bañon lan orretara ez noa ni emen, ez luzatzeagatikan eta sinistaraziko banukere gauz ori, izenaren jatorriya ordean oraindikan ere azaltzen ez litzakealako.

Nolanaire beñepeñ Tolosa'ko seme argidotar Gorosabel jaunak ematen diyon bañon jatorri zarragoa baidu erri ospatsu orren izanak. Au eta geyago ere jakingo zuban alabaña Gorosabel'tar jaunak buruban jarri ez bazitzayon, itxutzeraño bezela, Jaen'go Tolosa'tik izen au artuko zubala bere jayoterriyak. Bañon ¿zergatik ordea? Eta Prantzi'ko Tolos'antzak izen au ¿nundik edo nola artu zuban? Jaen'go erritxo Navas'ek berak ere Tolosa'ren izengaña ¿nundik edo nola ote du? Gipuzkoa'ko gure Tolosa'tik artu bear zukean gero.

Nik dakidana da Jaen'goa bañon askoz ere aomen geyagokoa zala gurea, len esandako guda edo jazarra izandu zan arteraño beintzat. Dakidana da, gañera, urrutiyetan euskaldunai beren jayoterriko izenarekin otsegiten zayela pranko aldiz. Jaen'go Nabasek daraman bigarren izena, Tolosa, tolosarren batetik artu zezakean beraz. Buenos-Aires'ko lurbiran Tolosa'ren izeneko erritxo polit bat ikusi nuban, eta ain zuzen ere tolosar batek asiera eman ziyolako izen ori artu zuban. ¡Zeñek zer daki bada noiztik, nundik eta nola duban gure Tolosa'k bere izen au, orretarako argiya eman bear ziguten ingi eta agiriyak erre edo galdu bazitzaizkigun, ordu gaiztoan alaere! itxodon dezagun bada gutxiyena uste danean eta gutxiyena ere uste dan tokitik argibide egokiren bat azaltzen zaigun arteraño.
 
 

Bukaera

Gipuzkoa'ko erririk geyenen jatorriya erraz da jakiten, arretarako argibideak daduzkatelako, edota, argibideak ez baleudere, beren izenak berak esaten daudelako. Euskel-izenak alabaña alderdi on ori dute, gauzaren izakiya adierazten dute.

Tolosa'ren itz edo izenak azaltzen ez digu ezerere, euskarazkoa ez dalako alabaña; eta orretatik ezagun da, edo besterritik ezarriya dala, edota gaur esaten degun erara etzala esango len izen ori. Izen orren jayotz edo zeemenak, euskarazkoa dalakoan bera, aditu izan ditut bat bañon geyago, eta nere idazki onetan ezarri nai izan ez ditut nere iritziyan osoro parragarriayk diradelako.

Gauz baten onbetera (perfekziyora) iristen ez dana alegiñak eginda gero, naiko egiten du ordea urreratzeakin. Gertatu zaidana neri. Nai nukean guziya egin ez det, edota gure Tolosa'ren izena bere jatorriyan arkitu ez det, bai ordea urreratu naiz nezakean-eraño.

Badakite beraz tolosarrak aspaldi-aspaldiko izena dramatela, gizaldi askotan beren aurrekoak izan zutena bera; eta ori alabaña, egumen (glori) aundiya idukitzeaz gañera, beren asabaz oroitzeko bidea ere da.
 
 
 
 

(1) Parte I libr. 3 núm. 5 del Reino de los Godos en España.
(2) Henao, tomo V, cap. XLIII, núm. 1.
(3) Bosquejo.. de Tolosa, c.1.
(4) Henao. t. V, c. XLIII, nº 1, cita 1.
(5) Henao, t. V, c. XLIII, nº 1, cita 2.
 
 

EUSKALERRIAREN ALDE

Esta Revista se publica dos veces al mes, y cada entrega consta, por lo menos, de 48 páginas divididas en dos secciones. La primera sección, de 32 páginas, aparece redactada en castellano, y la segunda, subtitulada Euskal-Esnalea, de 16 páginas, se halla redactada casi exclusivamente en euskera.

Estas dos secciones llevan paginación independiente con objeto de que á fin de año puedan ser encuadernadas en volúmenes distintos.

El precio de suscripción por año es:

Suscripción general.................................................... 20 pesetas
Para los socios de la Sociedad Euska-Esnalea................ 10 pesetas
Para los extranjeros................................................... 25 francos

Número suelto.......................................................... Una peseta

Para cuanto se relacione con la REVISTA dirigirse al Director D. Gregorio de Mujica, Mayor, 32, FUENTERRABIA.


2007 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net