Autoreak: Nuñez Arizmendi, Ignacio K.
Tituluak: Jose Ebaisto : bakarrizketa
Editoreak: Martin, Mena y Cª'ren Echean, Donostian, 1915
Kokalekua Signatura
FONDO GORDEAK C-73 F-25
Ignazio K. Nuñez Arizmendi
JOSE EBAISTO
BAKARRIZKETA
Euskalerriaren alde'k argitaratua
DONOSTIA'N
MARTÍN, MENA Y C.ª'REN ECHEAN
Fuenterrabía, 14, beko gelan
1915
JOSE EBAISTO
BAKARRIZKETA
Oyala jasotakoan, sartu bedi gure Jose Ebaisto laisterka, egiñala guzian, izututa, norbait atzetik jarraika balu bezela. Euskaldunen eraz jantzita betor, eskuan makilla duala. Oztea (jendea) aurrez-aurre ikustean, arritu bedi, ao-zabal geldituaz. Motel samar, erdi lotsatuta, baña parre antzean, chapela kendu beza poliki-poliki entzuleai begira, ta asi bedi izketan geldi samar, arritasunak galeraziko balio bezela. Gero bildurra utzi ta agurosego itzegin beza.
Ausen jende dotorea... ¡Je... sus! ¡E... neba! Etzenuten asko pentsatuko gaur Jose Ebaisto emen ikusterik... ¿e? Ez nik ere emen sartzerik. ¿Sartuko ote da beste ori? (Atera begiratuz)
Eta¿oraiñ zer egin bear det nik?... ¡Baña au parajee...! Au guchiyenez eguzkiyaren goiko alde da; nik ez det ikusi eguzkiyaren azpiyan onelako parajerik.
Eta ¿emendik nora juan beer det nik oraiñ? Eta ¿guziok neri begiratu bear aldirazute? (Jendeari) Ni baño unore ta pachada obiakiñ zaudete.
¡Nun ote da...! (Atera begiratuaz) Datorrela bai, eta neronek alto eragingo diyot. Lau urteen alkate izana naiz gero ni... Ederki emane... aguazilla alkateeri segika. ¡Eulikakak algaitupa gu ala!
Baña jaunak, jaunak, alare alare nun nagon baneki... ¡A!... ¡so... derepente asmatu det. Gure Josepaiñisik esan oi zigun iñoiz juaten zala treato edo toki eder batzuetara, eta seguru oetakoen bat da au. Bai... ¿Bera emen ote da? Josepaiñisi... (Deardaka) Ez, emen gari-jorrako chapelik ezdago-ta... Eta auek gauzak; ez dira geo ikusita sinistekoak.
¿Beste ura nun ote da? ¿Zein nitzala uste ote zuan ark? Lau urteen alkate izana ni ta, zea, emen aguazillak joka.
Baña baña ¿au baño ederragoa ote da zerua? Eta ¿au zer da? (Apuntadore-zuloagatik) Ause konpesonayo chikiya. Eta ¿zein da baruun dagoon au? Chepechan kabiya diruri. ¿Euliyak arrapatzen aldaukazute au emen? A.. ta, ta, ta, ta... Badakit zein izango dan; aguazillaren igesi etorri eta emenchen ezkutatu danen bat... ¿Nun ote da bera? (Aguazillagatik) Ara, ezdit bildurrik ematen baña, ara, ikaratu egiten nau. Zera, aiskiria: (apuntadoreari) etortzen bada egin neretzat ere toki piska bat ¿e?
¿Zuek jakin naiko dezute onezkero nundik eta nola sartu ote naizan ni onera, e? Begira, kontatuko dizutet neri gaur gertatutako guztiya, baña... nik dana dan bezela esango det gero.
Orraba, gure echekua naiz ni, Beizamakoa, Santa Ageda aizkolariaren errikoa; lau urteen alkate izana; zortzi arrua pisatzen ditut, eta amar jasotzeko iñoren berrik ez det, eta (arrosko) mundu ontan iñoren bildurrik ere ez. (Atera begirabeza bildurrez)
Orraba, noiz bait ere etorri beer genuun ba ta gaur etorri naiz gure alaba Josepaiñasi ori ikustera... eta ikusi gabe joan beer. Beste orrek ikusten banau... (Aldamenetara begira) Abisatu ziran ezikan, jun-etorriya, bazkariya, eta gañera bost duroko bat izango zuala neretzat.
Azpeitiñ ere eginkizun chiki bat banun, iskritura zar bat inpotekan pasatzeko, eta irichi naiz amarrak aldeen Arruako eztaziyora. Galdetu diyot kepeeri:
-Oyuste, kepe ¿kuanto bale un tren?
Eta erantzun dit:
-¿Un tren? Mucho diñero, amio.
Eta nik esan diot berriz:
-¿Mucho diñero? Oñez juango nauk orduun.
Aizkeneen iru pestan eman dit jira y bueltako billetia. Sartu naiz teneen eta luak artu nau, ta gogor gero. Nunbait irichi gera ba Donostira, ta ni lotan negoon. Etorri zait bat eta esnatu nau.
-Buen biraje, amio-esan dit.
Eta nik:
-¿Emos allegao Donostia?
Ta berak:
-Ase treinta minutos.
-¿Treinta minutos ase? A ze... lua egin deten... ederraek bertsua.
Galdetu diyot:
-¿Saes donde est Josepaiñisi?
Eta beste chikirazalle alako batek, etorri eta esan dit:
-Kaiso primo... Zure aita ta nere ama ziran aita ta ama.
-Korriente, ez da gaizki esana-esan diyot.
Chiki erdi bana eran beer degula, ta sartu gera traenan; ardo pollita zegoon, eta nere lagun orrek ezagun zuan bakallau prejitubak baño egarri geyago zeukala. Pagatzerakoan, bota det amar sentimokua, esanaz:
-Ara nik amaana; pagatu zuk aitaana.
Nik gonbiratu detala, eta pagatzeko guztiya.
-¿Nik? ¡A gizajua! ¿Lau urteeen alkate izana ezbanaiz ba ni?
Asarretu da ura, ta ni batere ez.
-Begira-esan diyot- gure bikayo sarrak esaten du besteren gauzetan ez sartzeko, ta ni nereekiñ ondo nago. Gañera, sartu ezkero (edanaz bezela) atera ere egin beer da, eta atera zazu (chanpona atereaz bezela).
¿Ta nik nundik atera bear ote det beste ori etortzen bada? (aldamenetara begiratuaz)
Ba, onetan, alde egiñ det eta Josepaiñisiñ señak nituan paper punta ateratzeko buruko chapelai kolpe egin diyot,eta papera palta, papera ageri ez. Kejatu naiz, baña alperrik. Dana dala, nere arteen "gosaldu dezaan", eta ala, lukaika jan det,baña bi muturekoa; bai, lukaika bat, baña bi lukaika mutur. Bai gerore ordea muturreko ederra; bost erreal t'erdi. Neoni naiko lukaika.
Andik atera eta ibilli naiz jo ta tira bueltaka, eta iñork Josepainisin arrastorik ez. Baña, ¡Jesus milla biar!, ogei urte ni orain urrena izan nitzala Donostin, eta oik chispiri berrik asmatu dituzte. ¡Jesus! ¡E... neba! Kaletatik trenak, alajaña, kanpaia juaz chimista dariyotela, ta beste suzko koche eo antonio mobil eo anton borobill dalako oitakuak ere bai. Baña nik Josepaiñisi palta eta iñork arrastorik ematen ez. Aguazill bateri galdetu diyot:
-¿Donde le bibe Josepaiñasi?
Ta berak:
-¿Ke kalle bibe?
-Orisen jakiñ nai diapa nik e.
Baña paper ura... (billaka) jaunak, jaunka... ¿au ez da inkisizioa?... eta guchi gora bera asmatuko nuke nola jartzen zuan... Ara: "Plaza Don Pastor, lumero beintikatortze, segundo abiso". ¿Zer, guchi al da lau urteen alkate izandakuentzat?
Aizkenen ba, oso etsi ta zer egin ez nikanean, mantal zuridun igeltsero apaiñ moduko batek esan dit:
-Lagun zarra ¿ez al dezu ezer artu nai?
-Bai, eman baño artu nayago- erantzun diot.
Barrura sartzeko. Europako kapia dal... ¡Ene, ura gauza! ¿Azpeitiñ diala kapeterik? Esan e eindepa: emen, emen dira kapeterik. Orraba-esan diyot-aitzera aundiya nuen. ¿Au da beaz Europa? Galdetu diyot ari gure Josepaiñisi nun bizi dan, eta arechek esan dit, andik irugarrengo ateen, bigarrengo bizitzan bizi dala. Segituan, grasiosa eran, pagatu, eta atera naiz; irichi naiz ark esandako tokira, jo det atia makillaz, da
-¿Quien?-egiten zuten barrundik. (Emakumien boza irudituaz)
-Neska, iriki eian aguro, neu naun da-esan diyot.
Jo det berriz ere, eta asi dira barruun:
-ladron, ladron... sakurra, sakurra...
Oneta aguazilla eskallera gora "alto, alto" egiñez. Eldu dit besotatik, eta nik ere bai, eta biyok eskallera pera bueltaka eta zillipurdika. Azpiyan artu det eta ¡ri rau! libratu, ta ekiñ diyot laisterka. Onetan, beste aguazilla neuregana; bultza diyot ari ere eta segi nik aurrera salto biziyan, eta bera atzetik... ¿Nun ote da?... ¡Milla demoniñua!... Au tratuba, sentimo baten kulparik gabe. Eta gañera lau urteen alkate izanda. Nere ichuan sartu naiz emen, eta ez dakit tornurik eman gabe nola gelditu naizen ere.
Eta orain ¿nundik atera beer det nik? Orra Jose Ebaistoren paraderua. ¿Orain zer egin beer dit? ¿Josepaiñisi ikusi gabe berriz echera joan? ¿Eta agindutako bazkaria, ta bost duroak? ¿Eta gañera... (bat batean isilduaz) Norbait dabill or barruan. Aguazilla izango da neri segika... (Sartu dan atearen giltza zulotik begiratuaz) Bera da, bera. ¿Nundik joango naiz ni igesi? (Agertoki edo eszenariyuan jiraka) Guziyak ichita... leyua bakarrik zabalik... (leyotik begira) ¡Tokitan zeok lurra...! Baaña... ez det erremediorik... Gero-gerokuak eta goazen buruz bera.
Lagun nazazu, Kizkitzako birjiña maitea... (Makilla jaurti beza kalera; gero chapela, gero blusa. Aitaren egin ondoren, jaurti beza bere burua leyotik. Au guztiya oso bizkor).
(Aguazilla sartu bedi egiñ aletan, Jose Ebaisto erortzen ikusteko eraz. Laisterka bijua leyora, ta aguazilla an azaltzean. Jose Ebaistok esango du kaletik?
Emen niok bai; ez diat bururik ausi. ¡Aufa! Ez nauk arrapatuko... Ator, ato...
(Aguazilla bijua, sartu dan atetik, al duan laisterrena, pauso andiyak emanaz, esku batez chapelari eutsiaz ta beste eskuaz Jose Ebaistori ederrak emango dizkiola adiraziaz.)