Autoreak: Pradere Arruti, Blas
Tituluak: Aundigoai eta aginbideai zor zayoten begirunea
Gaiak : Vida cristiana
Editoreak: Editorial y Prensa, San Sebastián, 1921
Kokalekua Signatura
FONDO GORDEAK C-90 F-11
AUNDIGOAI ETA AGINBIDEAI
ZOR ZAYOTEN BEGIRUNEA
PRADERE'TAR BLAS APAIZA
DA IDAZTITXO (LIBURUTXO)
AU EGIN DUBANA
SAN SEBASTIÁN
EDITORIAL Y PRENSA, S.A.
1921
Aundigoai eta aginbideai zor
zayoten begirunea
Itzaurrea
Erririk baldiñ bada ludi (mundu) guziyan, aundigoai eta aginbideai begirun edo itzala izan diyotena, Euskalerriya da hori batere gezur gabe. Gure aurrekoak alabaña txapela burutik kendu eta eskuban zutela egon oi ziraden aundigoen aurrean, eta are geyago aginbideen ondoan. Etxera zerbait berandu bazijoazen, gurasoen beldur aundiz oi zijoazen. Endorearen (alkatearen) ikusmena ezeze, bere ordeko amabiyarena (alguazillarena) ere asko zan beldurrak artzeko euskaldun bat. Gurasoen arpegi asarreak, apaiz edo erakusle baten begiratu zorrotzak, baita ere edozeñ aginbideren zigor azaltzeak, beste gabe, lengo euskaldunak menderatu oi zituban. Oraingoak ordea begirun eder artzaz aztutzen dijoazelako, esaera egoki batzubek gogorazi nai dieztet nik, aurrekoen begirune edo itzal aundi hura bera izan dezaten.
Gurasóak
Gurasoen bidez ekarri gaitu Jaungoiko'ak ludi onetara. Jaungoiko'ak bere tokiyan eta ordez ipiñi dizkigu beraz gurasóak, eta beragatik Jaunaren ordekoai bezela begiratu eta menegin bear zayote gurasoai. Ikusten danez beraz, aurren-aurreneco aginbidea gurasoena degu.
Orrezaz gañera, lenengo urteetan ezertako gauza ez gu, eta gure begiratzalle eta laguntzalleak gurasoak dirade. Gure lenengo ongilleai bezela ere begiratu bear diyotegu beraz.
Dakiguna da seme-alaba on guziyak, naiz Aita Santu edo Erregue izan, itzal eder batekin begiratu diyozatela beti beren gurasoai.
Erakusleak
Gurasóak, berak bakarrik, berne seme-alabei aziera osoa emateko gai ez oidirade. Ezjakiñak dirade askotan gurasoak, erakusteko adiña ez dakitenak; eta zerbait jakinda ere, beste egiteko asko daduzkatelako beren gañean, seme-alabai bear bezela erakusteko betik artu ezin lezakete; eta beragatik seme-alabak ondo eta osoro aziko badituzte, laguntzalleen bear dirade, erakusleen bear ez gutxiyena.
Umediyaren eta gaztediyaren bigarren guraso bezela dirade erakusleak (maisubak), edota guraso ordekoak; eta beragatik ume ta gazteak, berai erakusteagatikan maisubak artutako nekeaz, eta dadukaten jakinduriya berai zor diyozatela. Izan bada beti esker ona.
Nagusi-etxekoandreak
Seme-alabak azitzen diradenean, mirabetzara joan oi dirade askotan, edota bestela nagusi edo etxekoandreren baten mendean egotera. Seme-alabentzako guraso ordeko edo bigarren gurasoak bezela ere dira nagusi edo etxandreak, eta beragatik zor diyozate ere begirune aundiya, gurasoai zor zayotenaren antzekoa.
Mirabe edo mendeko daudenak oartu bear dirade gañera, gurasoen etxean etzeduzkaten irabazi eder eta alderdiyak daduzkatela nagusi eta etxekoandreakin, eta agertu bear ere diyozate beraz esker aundi bat.
Zarragoak
Gu bañon zarragoak, ludi onetara gu bañon lenago etorriyak bezela, geyago ikusiyak, baita ere geyago eramanak dirade; eta beragatik begirune zerbait zor diyotegu, miñgarririk esaten ez diyotegula, eta are gutxiyago eskuba jaso, jotzeko ustean.
Osoro zarrai berriz txit itzal aundiya izan bear diyotegu beti. Asko ikusi eta eramana baita zarra. Makiltxo batez ezpada ibilli eziñ baita. Esaera dan bezela, anka bat obiyan baidaduka. Ludi au laster utzi eta betiraundera baidijoa. ¡Zeñ errukarriya dan beraz! Arritzekoa ez da ez, Eliseo zarrari iseka (burla) egin mutill batzubek eta, ondoko baso batetik artz bi etorri baziran mutill lotsagabe ayek zatitzera.
Eta oriotzen bagera, baitaere gu zartuko gerala luzaro bizitzekotan ¿nork begiratuko ez dizee zarrai itzal aundiyarekin?
Elizgizonak
Arima eta gorputza ditugulako, baita ere aginbide aundiyak bi eratakoak dirade: arimai begiratzekoa da bat, eta gorputzai begiratzekoa da bestea.
Eleiz santuba da arimentzako aginbidea. Eguzkiyaren ordez illargiya gelditzen dan antzera, illunean guri argi-egiteko, Jesukristo'ren tokiyan geratu zan Eleiza, luditar guziyoi zeruko bidea erakusteko. Begirune aundi-aundiya zor diyogu beraz Eleiz santubari, Jesukristo gure Jaunari zor zayonaren antzekoa.
Eleiza'ko agintari lenena Aita Santuba da, Jesus'en ordezkari dalako ludi guziyan; apaizpiku (obispo) jaunak eta arimazayak (parrokoak) datoz urrengo. Zer esanik ez dago beraz begirune edo itzalik aundiyena izan bear diyotegula. Baitaere apaiz jaun guziyai era berean izan bear zayote, arimak zeruratzeko jarriyak daudelako.
Beste agintariyak
Arestian esan det arimai begiratzeko aginbide aundi bat dagoan bezela, gorputzai begiratzekoa ere badala beste bat. Aginbide onek zeruz beerako gauz eta alderdiyen zaindura du bakarrik. Aginbide au ere Jaunkoikoak ipiñiya da alabaña luditarrak elkar ill eta desegin etzitezen. Elkarganako gogoa, alkarrekin bizitzeko degun griña, Jaungoiko'ak eman baizigun. Bañon eta aginbide zuzentzalleren bat gabe ¿nola izan gu? Bearbearreko gauza zalako beraz gorputzentzako aginbidea, eman zigun bera Jaungoiko'ak, eta Jaungoiko'agandik datorrelako, itzal aundiyarekin begiratu bear baidiyogu bigarren aginbide oni ere.
Bakaldunak (erregeak) beraz, eraentzalleak (gobernariyak), ekautak (diputadubak), endoreak (alkateak), epaikariyak (juezak) eta bestelako agintari eta aundiki guziyak, gutxi edo geigo gure onerako nekatzen diradenak, begirune aundiz ikusi bear ditugu, beren aginteak alegiñaz eta pozik betetzen ditugula.
Bukaera
Gu bañon aundiyagoai eta aginbideai zor zayoten begirunea adierazi diyet nik, laburkiro bada ere, nere erritar maite euskaldunai. Nai nuke nik, nere esanak beti gogoan iduki eta zintzoro egiten balituzte, gure aurrekoen antzera. Era orretara besterri guziyen ispillu eta arrigarri giñake, Euskalerriyaren aomen aundiya aztutzen ez dala beñere. Alasen gerta dedilla
PRADERE TA ARRUTI'AR BLAS, APAIZA
NIHIL OBSTAT
DR. LIBORIUS AZPIAZU, Censor.
Victoriae, 26 maü 1919
IMPRIMATUR
GUBERNATOR ECCUS. (S P.)
DR. JOSEPH LEONTIUS O. DE ZÁRATE