2024ko azaroak 23, larunbata
Atzo Atzokoa

Titulo: Blasfemioen eta igande egun sainduac colpatzen ditusten lan eta desarrimu gucien erreparatzeco chedetan, establitua den Confardia : Baionaco Jaun Aphezpikuaz bere Diosesaco aprobatua.
Nota: 8 orld. ; 11 cm.
Editor: Bayonan : Foré eta Lasserre, [1890?].
Materia: Vida cristiana.
CDU: 248.1

Localizacion                    Sign.Topográfica                    Estado
FONDO DE RESERVA         C-231 F-13                           No Prestable

Pinche para ampliar

Blasfemione eta Igande egun sainduac colpatzen ditusten lan eta desarrimu gucien erreparatzeco chedetan, establitua den CONFARDIA; Baionaco Yaun Aphezpikuaz bere Diosesaco aprobatua.

ART. 1.ª
Confardiahunen chedea da : 1.eric erreparatcea Jainco Jaunari blasfemioen eta Igande Bestac ez beguiratuaren bidez eguiten çaicoen laidoa : 2.eric ahalaz escandala horiec desterratcea.

ART. 2.ª
Confardia consecratua da Trinitate adoragarriari, Jesusen icen sainduari. Bere patrointçat berechi ditu san Mikael, san Louis eta San Martin. Bestaric handiena da Trinitate sainduco Igandea : bigarren besta, Jesusen icen sainduarena, trufaniatic bigarren igandean celebratzen dena.

ART. 3.ª
Confardia huntan errecibitcen dire guiristino adin sentxu, condicione gucietacoac. Lehen communionea eguin gabe bere icean eman dutenec ordean, communiatu ondoan berriz bere icena eman beharco dute. Orduan bakarric bilhakatzen dire ossoki anaya edo arreba.

ART. 4.ª
Confardian sartcen denac hartu behar du chede fermu bat behinere ez blasfemio ez madaricioneric errateco, Igande bestetan ez nekaçale lanic eguiteco, behar handia salbo, eta Eliçaren permissionearekin baicen.

ART. 5.ª
Ahalaz berac beçala, bere manuco ditustenac hala nola haurrac aita amec, nausiec bere sehiac beguira-aracico dituste blasfemio eta madaricionetaric, Igande Bestac lan debecatuez haustetic.

ART. 6.ª
Blasfemio bat entçutean, Igande-eguna colpatua ikustean, ecin contra eguin deçakenac, Jainco Jaunari ordainez bihotza altcha beça eta erran: Bedi benedicatua Jaincoaren icen saindua.

ART. 7.ª
Confardiac hartcen du bere seinaletçat gurutcebat erdian medail batekin eta hitz haukekin: archiconfririe reparatrice eta Sit nomen Domini benedictum.

ART. 8.ª
Confardian sartcen den bakotchac egun guciez erran behar ditu aldi bat Gure Aita, Agur Maria, Gloria, blasfemioen eta Igande egunaren profanacionen erreparatceco.

ART. 9.ª
Ilhabete guciez asken igandean populu guciaren bistan eguiten da amanda ohoresco bat confardiaco Eliçan Jaincoari eguin laido beren eta bereciki ilhabete hartan eguinen erreparatceco chedetan. Ondoan hirur patroinac othoizten dire erranez : San Mikale, othoitz eguiçu guretçat ; San Luis, guretçat othoit eguiçu ; San Martin, guretçat othoitz eguiçu. Confardian den guiristino bakotchac bere aldetic igande guciez gauça bera eguiten du aste bakotchecho bekatuentzat.

ART. 10.ª
Confardia hau aita sainduaren letreri esker archiconfardia bilhakatua, altchatua izan da lehenic eta gucien aitcindaritçat Langreco Jaun apezpicuaren manuz, saint Dizier deitcen den hiri batean, Lanouco san Martinen icean duen Eliza batean. Gucien aitcindari icendatua den Eliza hartaco Jaun Errotorac confardian sartu nahi direnen icenac iscribatzen ditu bere erregistro batean. Bakarric bere icena emanez iscribuz sartzen da confardian.

ART. 11.ª
Aitcindari hunec onhesten ditu confardia particular bertce herritan altchatzen direnac, eta sinaturic ematen hayen altchatceco behar diren parerac.

AMANDA OHORAGARRIA.

Jainco Jauna, lazen gare, bihotz miñic handienac pairatzen ditugu, gogoratuz guiçonen artean guertatzen diren gaizki ondicozcoac.

Guiçona creatu duçu çure loriarentçat : dohatu duçu adimenduaz eta amodioaz, libroki haren bidez bihurtuac içan dakizkitçun creatura guciec çor darozkitçuten ohore eta adoracioneac : eta ondicot guehienec batere ez çaituste adoratzen, hainitzc ez dire bere mihiaz baliatcen baicen çure blasfematceco!

Nola ez beraz ikara, beldurrez çure ontassunaren neurria gaindi dezan gure gachtakeriac, eta arbuyatu ditugun çure misericordia gucizcoen araberaco cigorradac çure justicia garratzac eror-aras detzan Frantciaren gainerat!

Horra certaco gaudecen ahuspez çure oinetan bai ceruco bai lurreco çure cerbitçari guciekin bat eguinic, nahiz gure ahal gucian borratu, ezeztatu icigarrikeria, sacrileyo hauc oro.

Helas! aithortzen dugu, guehoni ere bekhatoros triste batçuc gare : eta bertcen bekhatuentçat becembat edo guehiago gure bekatu propialentçat galde eguin behar darotçugu barkamendu. Ordean gure gaizki-eguin gucien artetic, çure argui bereci bati esker, eçagutcen dugu, o Jaun guciz puchanta, çuri dohaskitçula ohore, laudorio eta adoracione suerte guciac orai eta mendeen mendegucietan. Hala ere badakiçu, çu, bihotçaren asken çola ikusten duçunac, çure icen sainduarentçat laidotxu den hitz bakotchac nola çaurtzen duen ene bihotza, igande egun sainduac colpatzen dituzten lan edo desarrimuen orrohoitzapen choila cein den hiragarri ene arimarentzat. Othoi beraz, Jaun ona, onhetz atçu hemen bi helde auhengarri hauyen ezestatceco ene beguiec ordainez ichurtcen dituzten nigar saminhac.

Blasfemio batez hobendun denac, o Jainco Jauna, colpatzen çaitu çu ceru gain gaineco saindu gucien saindua ; ez da gucia, atrebitzen da altchatzerat çu ceru-lurren nausi soberanoaren contra : goço-gabeco, arroçoin-contraco bekatu hüntarat darama choilki çure higuintçac, ô Jainco guciz maitagarria. Barka Jauna, berriz ere barka, bethi barka, othoi, blasfemioac. Bekatu ikarragarri huntaz çu guehiago ez ofentsatua içateco gogotic ematerat ekarria naiz ene ontassun guciac, ene bicia bera ere. Bederen bihotz guciaz hitz darotzut blasfemiotaric mihi guciac ahalaz garbitcerat bermatuco naicela, bat bakarric aditzeco çorigaitza dudan aldi guciz ordainez haren erreparatceco offitcen dautçut ene bihotz çaurtu eta doloratua.

Bertce aldetic, Jauna, Ezekiel profetacbaino hobequi erraten ahal dugu ondicotz : guiçonec ahansten eta hausten dituzte Igande egun sainduac bere Jainco urhe eta cilharrescoen adoratzeco. Demborac falta eguiten diote çure adoratceco : çure aldaretaco mysterio sainduentçat, çure Eliçaren ceremonia ukigarrientçat sentimendu gabe dire heyen bihotzac. Eguia da Igande egunak nahi duçu contsecratuac içan daiten çure ohoratzen ; hain gochoki othoitzean guiristino onec iragaiten ditusten oren hec ver bertan, helas! hurren guciec Eliça sainduetaric urrhun, ihes eguiten dute predicu salbagarrieri, arbuyatzen dituzte çure mysterio, çure graciac : nekatzen, ahitzen dire egun hetan debecatuac diren nekaçale lanetan, eta lana uzten badute, badohaci crima berrietan, bekhatu oraino lana baino handiagoetan bere arimac ehorsterat.

Helas! Jauna, cer bilhacatcerta goaci, itxumendu latzegarri hau emendatzen eta hedatzen bada? Igande eguna guehiago beguiratzen ez duen populuaren artean certaco dire çure apeçac, certaco çure Eliça? Ecen lehen desarrimu huni darraico laster ignorantcia çorigaitzezco bat, ceinaren bidez bathaioac Jaincoaren ume eguin, Ebangelioaren eguia sainduaz arguitu guiristinoac baratche baratche erorico baitire lehen paganoac itxutcen citusten ilhumbe ver beretan! ordutic fede sainduaren arguia iraunguituren da, bihotza gogortuco, contcientcia ixutuco : nihorc ez du gaizkia eta unguia bat bertcetic berechico : handic harat bakotchac ez du hirritxic içanena irabaciarentzat baicen, deus ere bilhatuco bere intresa baicen, ez adoratuco bertce Jaincoric bere pasioneac baicen.

O Jainco Jauna, ossoki errebelatuac, galduac dire çure bidetaric urrhun bere pendurac guidaritçat haru ditusten populuac : eta nola ez errebela, nola ez gal çu eçagutzen ez çaituztenac? eta non, nola çu eçaguturen çaituzte, çure Igande Bestac eguiratcen ez ditustenec, çure templo sainduetaric ihes dabiltçanec?

Ah Jauna! çure Igande Bestac sainduki beguiratcetic denaz gueros ethorri behar gucien gainetic çu ohoratua, gu salbatuac içatea, arimaco eta gorputzeco çoriona, guiristino bakotcharen eta societate guciaren deskantsua, Eliça ama sainduaren eta Frantcia gure erresuma maitearen edertassuna, benedica çaçu othoi confardia hau, ceinaren chede gucia baita, çure manamendu sainduaren arabera, populu gucien bihotzetan sor arastea Igande Bestac ossoki eta sainduki beguiratzeco khar saindubat. Onhetxçatçu gure guticia, gure chede fermua, bereciki sainduac, benedictuac diren egun hetarik bakotchean çuri bihurtceco gueronec eta bihur-arasteco gure manuco diren guciez, hain ungui dohazkitçun obedientcia eta adoracioneac.

Bedi Jaunaren icen guciengainetic adoragarria laudatua eta benedicatua mendegucietan!

Jaunaren egun saindua bedi sainduk beguiratua guiçon guciez.

Halabiz, halabiz!

BAYONAN Imprimatua FORÊ ET LASSERRE,

Jaun Aphepicuaren Imprimatçaleaz.

 


2007 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net