Tituluak: Euskal-Festak Zestua-n 1898 : oroigarri uri onetako bilguma bereziaren erabakiz argitaratua = Juegos Florales euskaros en Cestona 1898 : memoria publicada por acuerdo del consistorio de esta ciudad
Gaiak : Literatura vasca - S. XIX - Certámenes
Editoreak: Victoriano Iraola-ren Moldizkidan, Donostian, 1898?
Kokalekua Signatura
FONDO GORDEAK C-12 F-16
EUSKAL-FÉSTAK ZESTUA-N
1898
Juegos florales euskaros en Cestona
1898
EUSKAL-FÉSTAK ZESTUA-N
Oroimengarria
URI ONETAKO BILGUMA BEREZIAREN ERABAKIZ ARGITARATUA
1898
Juegos florales euskaros en Cestona
MEMORIA
PUBLICADA POR ACUERDO DEL CONSISTORIO DE ESTA CIUDAD
Donostian
Victoriano Iraola-ren moldizkidan
EUSKAL-FÉSTAK ZESTUA-N
1898
(EUSKAL-FÉSTEN XVII.garren URTEA)
Donostiako Euskal-itz-jostaldien Batzarreak, gure euskara eder, itzkribu eta musika jatorriztik ditugunak alegiñ guztian gorde eta zabaltzeko egiñ-pideari beti leyal, argitaratzen du, Gipuzkoako Diputazio chit goituaren erabakiari jarraiturik, eta bere baimenarekiñ, aurtengo udan Zestua-n egiñ bear diran Euskal-fésten azaldea, prestaturik ontarako ondoren agertzen diran indar-neurtz eta jostagudak.
AZALDEA
IZKRIBATZALLÉEN INDAR-NEURTZEA
Euskal-izkuntza jakindakoak zabaltzen sayatzen diran izkribatzalleai, lanbide onragarri onetan aurrera eta jarraitzeko limurkaritzt, emango zaizkate ondorengo sari oek:
1.ko EUN PEZETAKO SARI BAT ETA BITEZARRA edo diploma, euskarazko itz-larri eta Gipuzkoako izkeran lanik onena aukerzten duenari, agerturik gure Fueron Batzar edo Junta oroigarrien sustrai eta kondaira eta ayetan izaten ziran festena.
2.garre LAROGEI PEZETAKO SARI BAT ETA BITEZARRA, euskarazko itzlarri eta edozeiñ probintziko izkeran egintako lanik onenari, adierazten dirala, garbiro, Zestua-ko gloriya kondairrak eta bertako seme argidortarren doayak.
3.garren LAROGEI PEZETAKO SARI BAT ETA BITEZARRA,edozeiñ neurri eta euskal-izkera motan jarritako itz-neurtu edo berso moldaera ederrenaren egilleari, nekazairyen bizimodua kantantzen duela.
ALDEERA Berrogeit ta amar pezeta eta bitezarra.
4.garren LAROGEI PEZETAKO SARI BAT ETA BITEZARRA, Gipuzkoako euskal-izkeran, Zestua-ko ur sendagarrien kondaira agertzen duela, izkribatutako liburuchorik onenari.
5.garren EUN PEZETAKO SARI BAT ETA BITEZARRA, Aizarna-ko Santa Engrazia ermitaren kondaira, itz-larri ta Gipuzkoako euskal-izkeran obeto egiten duenari.
6.garren EUN PEZETAKO SARI BAT ETA BITEZARRA, jostiruditar moldaerik onena, itz-neurtu edo larrietan eta Gipuzkoako euskal-izkeran egiten duenari, gaya izan litekela ala negargarri nola pozgarri motakoa.
ALDEERA. Berrogei ta amar pezeta eta bitezarra.
7.garren DIBUJATZEKO KAJACHO EDO GIS ONTAKO BESTE SARI BATZUEK, ordu laurden batean euskaraz ongiyena irakurri eta izkribatzen duten neska eta mutillentzat.
MUSIKALARIEN INDAR-NEURTZEA
1.ko LAROGEI PEZETAKO SARI BAT ETA BITEZARRA, lau gizonek batean kantatzeko moldaerarik onenari, jatorrizko euskaltasun eta besteren antzik-eza dituela.
2.garren IRUROGEI PEZETAKO SARI BAT ETA BITEZARRA, danboliñ-banda osorako egokiena antolatua aurkezten dan zortzikorik onenari. Banda osoak izan bear ditu bi chistu-danboliñ, chistu-lodi bat eta atabala.
3.garren IRUROGEI PEZETAKO SARI BAT, zortziko ori ongiyena jotzen duen danboliñ-banda osoari.
BERSOLARIEN JOLASBIDEA
Egingo da Euskal-erriko bersolarien bilkida eta jostaguda bat, emanik LAROGEI PEZETA, erdira, bi onenai, au da berrogei pezeta bakoitzari.
OARKERAK
1.ko Indar-nerutze oetarko aukeratzen diran lan guziak bialduak izan bear dute korrioraen bidez paper bilgo ziertotu edo zertifikatuetan, zuzende onekiñ: SEÑOR SECRETARIO DEL CONSISTORIO DE JUEGOS FLORALES EUSKARO = SAN SEBASTIÁN.
2.garen Lan guziak bialdu bear dira indar-neurtze oetarako, esan dan eran, datorren Garagarrillaren 1.ko egunerako.
3.garren Lan bakoitzak ekarriko du barrenen paper-bilgo ichi bat, ipinñirik bertan izkribatzallearen izen eta izengaña edo lonbrea, non bizi dan agertzen duela.
4.garren Moldaer guziak esaminatuko ditu Euskal-itz jostaldien Batzarreak eta sarituak izaten diran izkirazkoetatik batzuek moldizkiratuko dira osto banaketan, beren egilleai ogeina emanik.
5.garren Sarituak izaten diran izkirazko moldaera guziak ipiñiko dira Batzarrearen urteoroko Oroimengarrian, jostirudirakoaz kanpora, batzuek emanik beren egilleai, Diputazio chit goitu eta beste batzarreai bezela.
6.garren Batzarrearen goarpelariak irakurriko ditu moldaeren erabakida eta egintzari dagokion jolas-aldi bat.
7.garren Irakurriko dira sarituak izaten diran izkribuetatik ortarako luziegi ez diranak.
8.garren Emango zaizkate sari, bitezar eta osto moldizkiratuak, oek jasotzera aurkezten dira egilleai.
Donostian, 1989-ko Marchoaren 16ean.
Batzarrearen izenean:
ALFREDO LAFITTE, Dianagusia.
ANTONIO ARZÁC, Goarpelaria
(Diputazio chit goituaren Bilguma-ri aurkeztua, Marchoaren 24ean).
FIESTAS EUSKARAS EN CESTONA
1898
(AÑO XVII DE LA CELEBRACIÓN DE ESTOS CERTÁMENES)
El Consistorio de Juegos florales euskaros, atneto á su misión de velar por la conservación de la lengua bascongada y la propagación y el desarrollo de nuestra lieratura y música peculiares, ha dispuesto, siguiendo el acuerdo dela Excma. Diputación provincial de que las fiestas euskaras correspondientes al presente año se celebren en Cestona, formular al efecto los certámenes que aparecen á continuación:
PROGRAMA
Certamen Literario
Como modesta recompensa que sirva de lauro y de estímulo á los escritores que se dedican al cultivo de la literatura bascongada, se concederán los premios siguientes:
1.º Un premio de CIEN PESETAS Y DIPLOMA al autor del mejor trabajo en prosa euskara y dialecto guipuzcoano, sobre la institución de las Juntas forales y fiestas que se celebraban en ellas.
2.º Un premio de OCHENTA PESETAS Y DIPLOMA al autor del mejor trabajo enprosa euskara y dialecto guipuzcoano, sobre las glorias históricas de Cestona y méritos de sus hijos ilustres.
3.º Un premio de OCHENTA PESETAS Y DIPLOMA al autor de la mejor composición poética, escrita en cualquiera de los dialectos del idioma euskaro, con libertad de extensión y de metro, y dedicada á cantar la vida del labrador.
ACCESIT.- CINCUENTA PESETAS Y DIPLOMA.
4.º Un premio de OCHENTA PESETAS Y DIPLOMA al autor del mejor folletito, escrito en dialecto guipuzcoano, haciendo historia de las aguas medicinales de Cestona.
5.º Un premio de CIEN PESETAS Y DIPLOMA al autor de la mejor monografía, en prosa y dialecto guipuzcoano, acerca de la ermita de Santa Engracia, de Aizarna.
6.º Un premio de CIEN PESETAS Y DIPLOMA al autor de la mejor obra dramática en prosa ó verso y dialecto guipuzcoano, pudiendo ser de género serio ó festivo.
ACCESIT.- CINCUENTA PESETAS Y DIPLOMA.
7.º Varios premios consistentes en ESTUCHES DE DIBUJO Ú OBJETOS ANÁLOGOS para los niños y niñas que mejor lean yescriban en bascuence, durante un cuarto de hora.
CONCURSO MUSICAL
1.º Un premio de OCHENTA PESETAS Y DIPLOMA al autor del mejor coro á cuatro voces de hombre, que se distinga por su originalidad y acentuado carácter euskaro.
2.º Un premio de SESENTA PESETAS Y DIPLOMA al autor del mejor zortziko escrito expresamente para ser ejecutado por una banda completa de tamborileros, compuestas de dos silbos, silbote y atabal.
3.º Un premio de SESENTA PESETAS á la banda completa de tamborileros que mejor ejecute dicho zortziko.
SESIÓN DE BERSOLARIS
Se celebrará una sesión de improvisadores populares en lengua euskara, adjudicándose ochenta pesetas, por mitada, á cada uno de los dos que más se distingan.
ADVERTENCIAS
1.ª Todos los trabajos con opción á estos concursos deberán remitirse por correo, en pliegos certificados, con sobre al Sr. Secretario del Consistorio de Juegos florales euskaros.-SAN SEBASTIÁN.
2.ª El plazo para la presentación de los trabajos espirará el dia 1.º de Junio.
3.ª Todo trabajo contendrá un sobre cerrado con el nombre del autor y señas de su domicilio.
4.ª Todas las composiciones serán examinadas por el Consistorio, y algunas de las literarias que resulten premiadas serán impresas en hojas sueltas, regalándose veinte ejemplares de cada una á sus autores.
5.ª Todas las composiciones literarias premiadas se incluirán en la Memoria anual del Consistorio, á excepción de la obra dramática, regalándose ejemplares á sus autores y á la Excma. Diputación y otras corporaciones.
6.ª El secretario del Consistorio dará lectura del acta y á un discurso alusivo al acto que se celebre.
7.ª Se leerán las composiciones premiadas, cuya extensión lo permita.
8.ª Se hará entrega de los premios, diplomas é impresos expresados, á los autores que se presenten á recogerlos.
San Sebastián, 16 de Marzo de 1898
Por el Consistorio
El Presidente
ALFREDO LAFFITE.
El Secretario
ANTONIO ARZÁC.
(Presentado á la Excma. Comisión provincial en sesión de 24 de Marzo).
1898
Euskal-itz jostaldien Batzarrea
(Euskal-fésten XVII-garren urtea)
GIPUZKOAKO LEGE-ZARRAK ETA OEN BATZARREAK
(Eun pezetako sariya eta bitezarra Zestua-n irabazitakko moldaera)
Soterrien oroitzak zer maitetasun aundiak senti-arazten dituan!!
Zer gauza naigarria eta pozkidaz osatu bear dubena gipuzkoatarren biotza, dan jardun bat egitea Lege-Zarraren gañean, ez banatuak daudelako gure atzoko izatearen asmoak ¡ez! baizik oen merioz ekartzera guazelako Lege-Zarraren eta beren Batzarreen gañeko asiera-arrastoak, kondaira eta erriaren sentiera, zoriontasun eta beste zenbait alaitasun gogangarri....
Eta zer da? Non topauko da orrenbeste atsegiñen sustraya?
Ziñ da? Nor da? Zeiñ dira? Nor dira euskaldunari sortu edo ipiño ziakana Lege bedeinkatu oyek?
Zer garaitan, zer denboretan gogoratu zitzaien lendabiziko aldiz gipuzkoatarrai biltzea anaitasun oso osoan Elkargo-Batzarretan...?
A! Guraso maitagarrien oroimena, urteak eta urteak igaro arren, beti geren gogoan mantentzen degu.
Aiton-amandreak ezagutu ditugu; oen urrengokoan oroitzak baditugu; oen lengoenak baita zerbait ere, eta ala ala guazak urrutira nola diran banatzen gure begietatik, azkenerako galdurik, ala gure lenbiziko sortu giñaden jatorra galtzen da, banturikan sustraiek, ezin garbiro asmaturik gure jakinduri laburrean.
Ori da, bada, gertatzen dana gure Lege-Zarraren sustraia jakiñ nai degunean.
Gure Fueroak eta oen Batzarreak aiñ dira zarrak, aiñ dira antiñakoak, aiñ dira gogora-gabeko denboretakoak, non jakiñ nayean beren sort-jatorra gertatzen da, gertatzen dana geren aurreneteko gizaldiakin eta urrutitik begiratzen diogun antzena onelako edo aleko zenbait gauzai.
Gure Lege-Zarraren jayotza ez da chit erresa adiaraztea, denbora batetik aurrera, bañan bai arrastoak, eta arrasto ayen merioz baita bildu izan leike beren gañeko zerbait berri.
Kondaraizale argidtoar guziak itz batean daude ez dala argirik arkitzen pistuko du benik illunpean arkitzen dan kondairaren zati ori, au da nola Batzarreak izan ziran Gipuzkoan Elkarteak 1 jarri ziran arteraño.
Jeronimo Zuritak uste du gipuzkoatarrak ekarri zituztela berentzat Sobraberko Legeak: eta mondragoitar Garibai-ek dio: -Nafarroako errege Sancho zazpi-garrenen denboretan Gipuzkoak Jakako fueroak bereganatu zituela ziralako guztiz onak.
Eta au ezda chinist ezgarria, izanik, ziran bezela ain goititiak Lege ayek, garay ayetako kondairagilleak diotenez.
Guztiz artuleike zuzentazt. Gipuzkoatarren Lege-Zarraren arrasto jator ori, zergatik zion gañera Donostiko Konsejuan zan eskutitz batek, XV garren eunkian itzkribatua izan zana "batere okerkeririk bazan Gipuzkoako Legeetan, ikusteko agiriak Jakako fueroan".
Gipuzkoako probintzia Kastillako erregengan batu zanetik, lendabiziko itz-bidea agertzen dana da Enrike bigarrenaren bigaldu at, no diyon "bere aita Alfonso XI-garrenaren garayan jarriak zirala Gipuzkoan Elkarteak.
Azturik arkitzen da zer urtetan sortu zan Elkarte ura, bañan ala ere, jakitera etorri da, 1360-garren urtean Elkarteko alkateak zirala Martin Garzia Markinakoa eta martin Lopez Yarzakoa.
Nola bai ziran geroztik okertasun, zaputzkeri eta zenbait ezin ikusi Aide Nagusien merioz, eta ori igarririk len esandako Enrike bigarrenak, onek agindu zuen Elkarteak berritzea, antolatzea beste eratan, eta ateko baimendatu zuen errege aldeko alkate on Garzi aPerez, eta onek orduko Elkartearen Lege liburuai ipiñi zizkan zati beriak.
Erege on Juan lenbizikoak, beste eskutitz batean Burgostik 1379-garren urtean, ontzat eman zituen Lege berritu ayek.
Gipuzkoak geroz eta ikusien indarrez, igarri zuen uts-aldi enbat azaltzen zala bere Legeetan, eta Fueroak jartzeko zuzen, fiñ eta egoki, erabaki zuen Probintziak Batzarrean biltzea Getariako eleizan, oraindik zutik dagon eleizan bertan, jende erneraren gogoko guztiz yayoan.
Eta Batzar-aldi ura da kondairak gogoan dakarzkienetan antziñenetako bat, eta gogoangarriena.
On Gonzalo Moro, Enrike irugarrenaren aldeko gizon chit ernaya zan, eta berari eman zitzayon baimena, berekin batian biltzekoa Getariako eleizan Gipuzkoako Elkartea.
Orduan Legeak berdindu ziran denbora arri komeni zitzayon gisa, eta erria atseginduzan oarkera guztiz on chit naigarriayekin.
Nola gizona, gizona dau ezkeroztik, beti elkarren artean zaputzkeriak izan dituan, lekku guzietan eta garai denetan, ala bada, izan ziran Gipuzkoan aen arteko okertasunak, naiago genitukenak urratu kondairatikan, garai batez orduan gertatu ziran atsekabeak.
Oñaz eta Ganboatar arteko zitalkeriak zorrotz eta bizi mantentzen ziran gipuzkoatar lurrean, eta planta artan ikusirik errege Enrike laugarrenak eta nairik gogo onenekin ondo-ondotik desegin orduko ayen arteko errabiak, errege berbera etorri zan Gipuzokara, segiran urraturik bata-bestearen gaztelluak eta eche-sendoak, desegiñik gañera echolak eta gerrarien estalpe guziak.
Etorri artan, errege arrek ikusi zituan Getariako eleizan Batzarreak erabaki izan zituen Legeak, eta guztiak irakurri ondorne, erregeak berriz ipiñi zizkan Gipuzkoako Lege ayei egun ta berrogei ta zazpi zati geyago, ez gaizki zeudelako on Gonzalo Moro jaunaren dianagusi pean egin ziranak, baizik oroimen ori nai ziolako ipiñi errege berak Gipuzkoako probintziari.
Berriro etorri zan errege Enrike laugarrena bertara, Konsejuetako Legeak antolatzera, eta artarako siñalatu zituen on Fernan Gonzalez Toledo eta on Diego Lopez Zamora, baita on Juanes Garzia Santo Domingo ta on Pedro alfonso Baldibieso, izendtuak izan ziranak Ondarrabiako uritik 1463-garren urteko Mayatzean.
Ostera Bildu zan Batzarrea Mondragoin zati berriak Legean ipintzeko.
1469 eta 1470 urte garren bitartean antolatu ziran berriro beste Lege errenkara batzuek, aitortuak izan ziranak erregearen gandikan, bialdurikan aen gañeko paper agirikoa Okañatikan.
Ostera Batzarre sonatua izan zan Basarteko Andre Mariren eleizan. Erregearen izenean bigaldua izan zan Juanes Sepulbeda eta Batzar artan jarri zitzaizkaten Legeari beste zatiak. Errege Katolikuak baimendu zituzten, geroz, lege ayek 1482-garren urtean, eta berriz ontzat aitortuak izandu ziran on Juana gandik, eta baita urrena bere seme Karlos enperadorearen gatikan 1519-garren urtean.
Berriz Batzarre sekulako famatsua bildu zan Tolosan 1585-garren urtian.
Bestelako denborak nola etorri bai ziran, Gipuzkoako probintziak, urte juanaren merioz, utsaldia arkitzen zuen bere gobernu izatean, eta zorion batez arkibide bat topatzeko, bildu zan Batzarrea Tolosan. Bertan elkartu ziran chit argidotar Gomez de la Puerta korrejidorea, alkateak, diputaduak eta jaun eche jauregiko Armendia eta jaun Zarauz Eizmenditarra, ta danak batean bildu ta egin zuten Batzarrea, non anchen ipiñitu zituzten Lege errenkara berriak, denbora ayek bear zituzten bezelakoak.
On Migel Aranburu gizon jakinduri bikañeko ernaia eta jendearen arteko naigarriak, 1692-garren urtean egin zuen Lege Zarraren biltzera: liburu batean elkartu zituen lege guziak, eta lan eder au moldizkiratu zan Gipuzkoan bertan.
Ain zuzenkiro egindako lan ori, osoro naitasunakin artu zan erri guztien gandik, eta Aranburu jaunaren lan an argitaratzeko, errege Karlos bigarrenak eman zuen bear zan baimena chit goitia. 1758-garren urtean liburu aitortu arri osatu zitzaizkan beste lege aldiak geroz sortu eta biar ziranak.
Batzarreak.-Zenbat eta zenbait esan bilduleiteke gauz ontaz; bañan geyegi batean ekarriko balirake, ez litzake batere gaitza izango gure asmotik urrutira lan au luzatezen, eta ondo pentsatu ondoren, erabaki det, liraiñcho samar, nasturik gabe, aditzera ematea, denak jakiteko antezena, aundika eta chikiak, nola ta zer ziran Batzarre euskaldunak.
Orain guren eunkian Batzarreak biltzen ziran urtean bein eta oek izaten ziran Seguran, Azpeitian, Zarautzen, Billafrankan, Azkoitian, Zumayan, Ondarrabian, Bergaran, Mutrikun, Tolosan, Mondragoin, Donostian, Ernanin, Elgoibarren, Deban, Errenterian, Getarian eta Zestuan.
Batzarre garaia igarria izaten zan Gipuzkoa guzian.
Ziran tokian zirala Batzarreak, an biltzen ziran Probintziako gizon erneenak, bail baña jauregietako echeko-jaun dotorienak baserriko nekazaritar nausien parean. Batzarre ayetan ez zan ez aundi ez chikirik; danak bat, danak anayak, danak gutarrak, guziak euskaldunak.
Biltzen ziran alkate jaun guziak beren konsejuetako goarpelarien laguntzan, iruiskingo gapelak buruan zituztela eta chamarra luse beltz apainduakin.
Amabost egun irauten zuten Batzarreak, eta oen lenbiziko egunean egiten zan meza nagusiaren aurretik prozesio eder bat; prozesio errenkadan abiyatzen ziran junteroak, korrejidore, diputadu, prokuradore eta besteak, sarturik eleizera danboliñak joaz San Ignazio ibilkeraren ots soñu doaigarrian.
Ama Birjiña eta San Ignazioren antzezkoak apainduak egoten ziran argi errenkadakin.
Meza nagusia buka ondoren, erriko atari-plazan egiten zan eskudantza yayoa, Batzarreko galai argidotarrak ateria, eta dantzara jeisten ziran ochadi aundietako emakume goituak.
A!.... gogoratze utsak, orduko gure Probintziaren zoriontasuna, oroitz oyek barren gerean berritzen ditugunian, negarra azaltzen da gipuzkoatarren begietara...!!
Ostatu guziak betetzen ziran jendez, ezkillen otsak adiarazirik eragiten zuten oiarzunetan, Probintziako pake santu naigarri ura.
Esan bezela, amabost egun errenkada biltzen zan Batzarrea, erriko Konseju echean, eta zentzuak eta biotza baturik, gogo eta asmo egizkoakiñ, erabakitzen ziran Probintzian, gertatzen ziran gorabera guziak.
Diputazioaren egontza izaten zan iru urtetik iru urtera Donostian, Tolosan, Azpeitian eta Azkoitian; ala bizitzen zan Euskaldun jendea.
Bai! Oyek ziran gure Lege-zarrak, gure Fueroak, oyek gure Batzarre bedeinkatuak. Eska zayogun Jaungoikuari biurtu ditzala beren jaioterrira:
"eta biotzetikan
eskatu ezkero
Arbola bizikoda
orain eta gero."
Euskaldunak! Euskaldunak! Ez sinistu ez dirala etorriko gure Lege Zar naigarriak! ¡a!! zergatik ori sentituko bagenduke, ez giñake geren gurasoen jatorrikoak izango: bañan ez! euskalduna! ez zaude uste ortan!
Mintza zaitezte denok gure itzkuntzan, gure biotzeko euskaran eta.... ¡¡bai!! Jaun aundiak biurtuko dizkigu gure Lege Zar maitetsuak!!
FRANTZISKO LÓPEZ ALÉN.
(1) Hermandad
NEKAZARIYEN BIZIMODUA
Eun pezetako sari bat eta bitezarra Zestua-n irabazitako moldaera.
Ikusirikan zenbait uri-tar
nola gaur dan egunean
ardura gabe jolasten diran
osoro modu charrean;
ikusirikan ¡doakabeak!
orrela dabiltzanean,
beren poz eta zabarkeriaz
etsai abillen mendean;
gañera berriz beste geiago
arkiturik eme bean
gure oitura lengo zar aiek
era bat utzi naiyean,
au egitea balitz bezela
denorentzat mesdean,........
ez dakit, ¡ene,.! biotz gasua
sarturik ala miñ-pean
zenbateraño sufritzen dagon
su ta garrezko labean,
aundiyagorik iñolaz euki
ez nezake barrenean.
Askotan ume zital oriek
nabarbentzen diranean,
ain chiki eta narrak izanik
ustez gallen daudenean,
nekazariari farra ta burla
egiten diotenean
esanaz oiek bizi dirala
jakite moch illunean,
ez dute nunbait asko pentsatzen
gaur berak dauden lurrean
gure aitonak nola ziraden
zorion eta pakean
anaitasunez elkarturikan
sayatzen beti lanean,
ume soill batzuk izan ez gedin
gero etorkizuenan.
Eta, ¡zer, ¿ alda gauz obegorik
emen geranden artean
denok maitaro bizitutzia
baño Jaunaren legean.......?
-"Neke-izerdiz irabaziko
dezu gaurtandik ogia;
Paradisotik bazijoazke
mundutar pekataria."
-au da minpenaz Jaunak Adan-i
emandako lazeria,
t'au da geroztik igaro bear
degun bizitza larria.
Orrengatikan baserritarrak
daukaten alaipiria
oroiturikan gerorako onez
dariyola izerdia,
beste uri-tar askona baño
anbat liteke obia,
zeren dirubaz iduki arren
onek bere pozaldia,
aundigoa da nekazaryak
iristen duben saria,
lasaitasuna, gozakirea,
atsedena ta irria;
jaiotz-erriko choko maitean
arkitutzen du guzia;
iya zeruan aingeru batek
lezaken egoitz eztia;
garraztasunik batere abe
legun darama bizia,
dearrik ez ta entzunaz beti
-animen ordigarria-
basoko eta mendi-zelaien
burrunba geldi, geldia,
izketa goso franko dakarren
iparcho jostalaria.
Gisa oretan uste baño len
atzendurikan astia,
denak oitura emen izanik
mezacho bat entzutia,
¡a, sein pozkiro mendi-mutilla,
¡zein bizkor edo trebia
laister bidetik eliz aldera
jeisten dan fedez betia...!
Eta ¿nork ez du beian ikusi
aiton zar bersolaria
kolkoan gañez erakutsirik
atorra churi churia,
bere kopeta bezin zimurra
t'au bezelasen garbia...?
¿Nork ez du senti errayeatik
biziro chit on aundia
oroiturikan ez dala galdu
euskaldunen jatorria...?
Argatik orain opa detana
izanik alaigarria,
Altsubenari eskatzen diot
muñetan irazekia;
argatik orain ezpanaiz ere
doaidun koblakaria
kantatu nai det nola bizi dan
emengo nekazaria.........
¡Atoz neregan, ¡atoz Erato,
¡atoz lenbailen Kastalia,
nik zu zeraden iturri ortan
kendu nai det egarria!
Egun sentian ezkillak zintzo
banaturikan doñua,
ots bigun eta samurgarría,
deritz amoriyosua
Jaun-Egilleaz gogoratzen da
nekazari doatsua.
Gau isillian egiñik ala
sosegu aundizko lua,
doi doi begiak zabaldutzean
arkiturik atsendua
Jaungoikoari bigaltzen dio
lenbiziko erregua.
Idikitzen du leyatilla ta
urdiña dago zerua,
ekaitz lañorik batere gabe
oso alai, paketsua
mendi-gizona begiratzen dan
auski edo ispillua.
Inguruban du zerukoaren
ifar asnas lurrintsua,
errekachoen mur mur leguna
chori nabar jostallua,
eta gañera poztutzen duan
urkullu beien errua.
Atsegin aundiz orla beterik
lanera zuzen dijua,
iñoiz auzoko lagun denari
emanaz agur-ojua,
iñoiz mendiak oyartu dezan
zortziko zarren kantua.
Lanean gogoz jarraiturikan
lur zallak bere frutua
gorputzarentzat eman deioke
ta animaren sosegua,
alterkeriaz irichi ezin
lezaken tontor altua.
Ala zeruban asten danetik
sortzen argi errañua
egoardiyan ez eta jo arte
ezkillak otoitz ordua
alegiñian ari da beti
baserritar indartsua.
Izerdi tautoz orniturikan
landa-zerabe arrua (1)
¡a! ¡zer pozkidaz begiratzen dun
gerora chukun landua!;
euskaldunentzat ariñak dira
achur ta golde pisua.
Orrengatikan berak darama
ain bizitza erosua,
orrengatikan eche-ganbara
ta orrengatik ukullua
daude jankayaz ura betia,
au berriz ain azundua. (2)
Mundu-tarraren bide chigorra
berez dalarik estua,
leiza zuloaz, arantzaz eta
osiñez inguruatua,
nekazariyak errezago du
igarotzeko modua.
Eztu beñere trakezkeriaz
pauso bat eman galdua,
ez det ikusi jolas charretan
oraindik nabarbendua;
¡mendi-tar ona, ¡zu zera beti
Aitor en seme dontsua!
Apainduriyak ezkutatzera
dijoanian mundua
geldi.... geldiro bere oñetan
utzirik koroi sutua,
lantegitikan echeratzen da
nekazari sufritua.
Illunabarrez bildurik anche
senire talde osua
amona simel ume zalea
t'aiton burusoll prestua....
'urasen da, bai, zoriona ta
ura bildera santua!
¡O, ¡zein oparo arkitzen duan
arek lana ordaindua
sentirik samur ezpain tartian,
sentirik ain eztitusa,
sukaldechoan bere zai dauzkan
maite bakoitzen musua!
Aitonarekin jolastutzen da
mutiko ernai sendua,
ondoren daude seme galantak
t'amona sar bat... ¡gajua!
loo,.! kantatubaz egin-erazten
aurrari amets gosua......
Mai umill baten aldamenean
artzen du gero lekua
lasai gorputza iduki dezan
ondo gozakirotua;
zillar-ontzirik ez dago maian
baño bai aritz-kaikua.
Afal onduan errezaturik
anima gorontz jasua
euskal erriyan oi dan bezela
fedez errosariya,
lotaratzen da nekazariya
oroiturik... ¡Jaungoikua.!..
. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
Isíltzen dira gabaz murmurrak
¡an dago baserrichua,
errek-aldeko baster batian
zerutatik amildua
ain poliki non dirudiela
¡urrunkaz dagon usua!
Oria goizetik arratseraño
une gaiztorik eratu gabe
orla bizi da nekazaria
gaurko mundutik urriñ, aparte;
bekaiztasuan, ondamua ta
gorroto charra nunuai dalare,
euskaldunaren biotz garbian
ez dira sartzen, ezta beñere;
ontasunezko bakardadean
denaren gañez Jauna du maite.
¿Zertako dira urizaleen
etsaitasuna t'arazo giña?
¿Zer dira bada, zer oien pozak
ondoren senti badute miña...?
Iñoiz ezdauka baserritarrak
nai duben oinik irichi eziña,
astuna izanik nekean karga
iduri zaio legez ariña;
¡onen gorputza burniya da ta
kolkoa berriz urre fin fiña!
Begiraturik nola dabiltzan
gizon geienak betiko arian
argaltasunez iya seindurik,
iskanbilla ta zorarekian,
ta ikusirikan berriz maitaro
nola geraden Euskal-errina.......
gogoratzen zait lur au ote dan,
eraso beltza datorrenian,
Noe zanaren ontziya bera
mundu ontako ujol tartian.
¿Zergatik ori...? Menditar ona
zeren arki dan oso gaindua,
ez dagolako zenbait bezela
arrokeriaz ichumendua:
Jaunagaz bere biotza eta
gorontz jasorik pentsamentua
isill isillik or egoten da
kezkarik ez dun ongilletsua...
Bedeinkatua izan derilla
nekazariyen bizimodua!
EMETERIO ARRESE
(1) Materia laborable
(2) Llena de ganados
NEKAZARIYA
Larogei pezetako sari bat eta bitezarra Zestua-n irabaiztako moldaera
Bostortzaz edo aitzurraldiaz
nekazalea mendean dago,
zeñek otordu eskasa ondo
irabaizten dutela nago;
doakabeak dirade oraiñ;
doakabeak ziran lenago,
bildoch goseak belar samurra
arkitutzen, beziñ nayago
dute nekea, ala kupira
merezi dute zerbait geyago.
Mendaren gisa gaitzik gabeak
dirade beren usariyak,
izpirik ere gorroto gabe
egiyazkuak pentsamentuak;
biyotz paketsu goza betea,
neurrigabeko sentimentuak,
lur gozakaitza arro eziñik
beti nekeak azpiratuak....
¡eztakit nola ibar negarti
ontan ez diran mirarituak!
Likurta nola jayotzen zayon
krabeliñ eder apainduari,
prestutasuna, umilkeríya
ala jayotzen zaye berari;
alperkeriyaz ezdiyo uzten
naiz logabetu, egiteari,
irudi dana ugaritzea,
zelayan ero basoan ari,
amoriyua bidez gordeaz
fedez elizan batuzanari.
Bigunki eta guztiz maitaro
nola goitutzen diran ur meak,
ala animan utsirudiak
goitutzen ditu bere semeak;
pozalditsuak diradelako;
diradelako azken gabeak;
loraz jazten dan udaberriya
baña geyago goza beteak
aztu aziyaz basoetako
nekazariyen aitzur nekeak.
Erriyan diran gozaldetikan
alderaginda, seme lurtarra,
zelai bartazk ugaritzeko
batzen du beti duen indarra;
edertutzen da inchaur, gaztaña;
sagar, udare, ginga goiztarra,
apaiñ jantzi du ta chukunkiro
beraren jayot-eche sar sarra....
eche-jabeak opa lezake
onla landutzen duen maiztarra.
Kejarik gabe menderatua (1)
bere betiko nekeko lanaz,
eguzki sutsu t'elur lumaren
otz beroizak mai eramanaz;
damu gaberik esperantzaren
asnaz eztitsu onak eranaz:
besabez lurra muturkatzen du
nagitasunez jira emanaz,
noizik beiñ bere uztartuari
sosegu aundiz "aida" osanaz.
Utzirik arrats bakar illuna
baso, chara ta zelai kontuan,
nekazariya allegatzen da
bere baserri jayotakuan;
emazte obe-gabeak gero
afarichua prestatakuan,
ipintzen dira mai chiki baten
errezo onak lenaz eginda
gero jateko pake santuan.
Epeltzen ditu egur igarren
suak, sukalde choko chuluak,
ezditu artzen aur maitagarri
pocholo musu gorriyak luak;
amak sartuaz esne gañadun
nasi gabean zopa taluak,
kalderiñatik ondo beteaz
beren zurezko erretilluak,
¡zer gozoz artzen dituzten zeren
diraden ango erregaluak!
Illobachuak alki ñabarran
ala oituak diran bezela,
aitonen kontu Jaungoikozkuak
fedez entzuten isil daudela;
diranetatik chikichuena
belaun gañean berak duela,
arreta biziz zorrotz begiyak
aitonen gana daukazkitela,
arren pozgarri bigaldutako
aingeruchoak diruritela.
Animaraño ziñez sarturik
kontucho samur aitonarenak,
jaikitzen dira alkichotikan
arreta aundiz lenaz zendenak;
gurutzetu ta muiñtzen dituzte
esku aiton ta gurasoenak,
Jaungoikoaren lege santuak
aiñ sustraituak daukazkitenak,
gabonak fedez gero emanda
lotaratutzen dirade denak.
Bero sutsuak kupira gabe
kiskaldu nairik arto gariya,
ezdu galdutzen esperantzikan
naiz dena egon negargarriya;
mirarik gabe entzuten zayo
"iruki zagun fede biziya
berak ematen digu legorra,
berak emagno digu euriya"....
bere eskuan uztendu dena
zergatikan dan Jaungoikotiya.
Orrengatikan odei belzetik
kanporatzian chimist su-garrak,
barazki dena purrukatuaz
euri zapar ta kazkarabarrak;
chit fede bizi diyo dirala
beldugarrizko ekaitz indarrak;
"geren gaztiguz Jaunak bigaltzen
geradelako esker gabeak;
geradelako Luzifertarrak."
Ikusitzen da goza eziñik;
penaz betea gizarajua,
artadi denak zatitu eta
negu oroitzak ikaratua;
baña batetan betustetu (2) ta
eskasa dala bere frutua,
trukatutzen da alegerian
lengoko pena samiñ ostua,
eta biyotzez kantatuzen du
Euskal-erriko kanta santua.
Ala aberats, bear dalarik
goititutzen da bere ustea,
orren meriyo lur eder artan
arkitutzen da gozo betea;
zelai, basoak, borda, mendiyak
gabetandik du bizi tristea,
jauregi eder galaya beziñ
maiteago du jayot-echea,
zeren an bertan arkitzen duen
poz gozaldia eta pakea.
Gustatzen zaizka aritz tantayak;
gustatzen zaizka mendi goitsuak,
bere oñera irriztan jaisten
diran ur garbi ta paketsuak;
erramupeko soso belcharen
kantu goiztarrak ta eztitsuak,
belardiyetan janaritutzen
artalde churi pozgarritsuak,
eta guziyak zaitzen dituen
artzai gaztien chiruliruak.
Egunsentiya baño lenago
jai egunean lege antziñaz,
mediyan bera meza aitzera
leyal jaisten da, pauso ariñaz;
eliz agintza askidatzean (3)
arkitutzen da aiñ atsegiñaz,
topatzen duen legun leenari
kontu luzeak buka eziñaz,
uste gabeko gosari-chiki
merke samar bat bidez egiñaz.
Meza eguna ez beste danak
achurkitza ta lur lanak dira,
egun berriyen argiya baño
lenaz atayan emanaz jíra;
zelai, charatik baso beltzera,
andik goitzen da noiz nai mendira
ezta irizten bein beinik ere,
ezta irizten bein baserrira,
eguzki eder urreztatua
sartzen dan arte itsas azpira.
Ordu eder au alderatzean
Euskal-erriko nekazariya,
maierik gauza guziyaren gaiñ
sentitzen duen fede biziya,
ateratzen du buruko boina
auzpez jartzen da gizon sutiya,
belaunikatzen du lur berean
chit deboziyoz belaun eskuya....
dorre beltzean asi dalako
jotzen trisero Abe-Mariya.
. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
Itaitutzen du paoch, belarra
achurtzen ditu sendo lur-beak,
landan, saroyan, baratz, alorran,
eztu lekurik, ez lokabeak;
esker gaiztoko uri bearrak
bigaltzen dizka atsekabeak
urritu gabe diralarikan
ontasunaren bere jabeak,
diralarikan nekazariyen
egite denak azkengabeak.
Miñgarri eta guztiz neketsu
igarotzen du nekez eguna
kupira gabe miñgarriyago
izutzen duen arrats illuna;
baña izanik ibarrik ibar
egite dan aunditasuna,
nola dan beti goyenekua
jatorrez duen anaitasuna,
saritutzeko eztu faltako
Jaungoikoaren laguntasuna.
VICTORIANO IRAOLA
(1) Resignado
(2) Considerar
(3) Cumpliendo
NEKAZARITZA
Berrogei ta amar pezetako aldeera eta bitezarra Zestua-n irabazitako moldaera.
Munduban asko sufritu biar
badu gizonak lanketan,
nekazaritza da gogorrena
nere iritziz, denetan,
egualdi char-on, aize, kazkabar,
astegun eta jayetan,
eliz kontubak egiñ ezkero
beti, oitura onetan,
sosegurikan ezdute artzen
iñolaz ere ezertan,
ez badira ari jaiki orduko
soto ta ukullubetan,
baratza, soro, malkor sagasti,
larre baso ta charetan,
legorrarekiñ zelayan, ekiñ
achurtzan edo laiketan,
busti aldiyan, orritzen berriz
legorpe estaliyetan,
aitortu naidet errukigarri
bizi dirala neketan,
urtiak legez jarrita dauzkan
bere lau era oyetan,
gure Aitor-en pare gabeko
Euskal itz neurritubetan.
Udara berriya-n.
Nabaitzerako egun sentiyak
ekaitza estaltzen dubela,
nekazariya leyuan dago,
erantzirikan chapela,
ermitachoko ezkilla zaitzen
ziñatutzeko berela,
an errezuak egiñ ondoren
jaisenda lajarik gela,
beko ukulluko ganadubari
miatutzera ganbela,
aldaturikan belar gozua
ta azpiyetan orbela,
pozez juango da pipa erriaz
edo chistuka bestela,
jorraiketara, bidian oñak
intz guriya artzen dutela,
gorputza atsegiñ ornitu nairik
luriñña balu bezela
medisketako lore ta mendak
usaya dariyotela.
Udara-n.
Ganadubak goiz uztarriturik
sallak urratzen dijua,
itaurrian dubela mutill
koskor, girai zintzua,
bera tzetik goldiarekiñ,
¡aida!, egiñaz ojua,
akullubaren dantzaz, zuzentzen
diyo beyari pausua,
zelaya irauli-arren urrena
jartzendu karramarrua,
gero sokilla chikitutzeko
pasarik sokor mazua,
arriarekiñ lurra uztendu
gainkiro maniatua,
ezda gelditzen, naiz gallaz egon
eguzki kiskal gaistua,
munto-zuluan itzalpez dauka
aplakatzeko berua,
zotalez ondo tapaturikan
charruan pitar freskua.
Udara azkenia-n.
Soruan segaz ebakitako
beratzen dauden belarrka,
zelayetako pagochak eta
allorbe ondu samarrak,
eskobarian arrunt bildurik
kendutzen dizka zakarrak,
eche aurrian gero jartzeko
meta gallortsu ederrak,
leka sartzeko bai prestu ere
estalpe eta ganbarak,
gari, baba ta artoz beterik
kucha ta belaki zarrak,
agayetatik trabes zintzilik
baburun erba igarrak,
lasto tartian kontuz oritzen
udare eta sagarrak,
charetatikan gurdiz karrio
arbazta lodi-miarrak
orga bikañez kargatzeraño
atari-zoko baztarrak.
Neguba-n.
Elementa char ikaragarriz
euri jariyo lañuba,
turmoi-chimistak goitik orruaz
burrundarazko chistuba,
nekazariya kezkarik gabe
dago echian sartuba,
alki senduan isiririkan
bera-antzik makurtuba,
saskira aletzen lokoeharekiñ
eskuko arto buruba,
elur aiziak ebaki biar,
nun nai jeletan putzuba,
arturik soka, itari, sarde,
bizkar gañetik zakuba,
basotik giroz ekarrikodu
ote jornada pisuba,
ganadubari janarazteko
askan trabezas chetuba,
ijarak gozo ase zaizkaten,
errejiloyez nastuba.
. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
Nekazariyak modu orretan
gogoz biardu sayatu,
gañera aldiz uri-z kanpuan
egintzak izatenditu;
feri sonatu jakiñenetan
sal-erosiyak moldatu,
urtian beingo erromeriyaz
fest aundiyetan azaldu,
orotitza-famak jasota daukan
eliza ikustalditu,
Jaungoikuari, komeni zayon
liskañia, (1) fiñ aitortu,
otoitzaz gero erruguturik
biyotz barrendik eskatu,
osasun onez argi biderik
ez dezayola faltatu;
ondoren jolas arrigariyak
erriyan ikusten ditu,
bañan luzaro iraun gabe
zalantzak azkar artzendu,
kaleko gauza ikusgarriyak
denboraz utzitzen ditu,
ostera echian sartu artian
kezkarik eziñ banatu,
baserri umill arlotetsuban
pakian anidu bizitu.
JOSÉ GANBOA
(1) Promesa.
ZESTUA-KO EUSKAL FÉSTAK
EUSKAL-ITZ-JOSTALDIEN EGINTZA
Donostiako Euskal-itz jostaldien Batzarrea dator gaur Zestua-ra, kontu ematera, bear dan errespetoarekiñ, leku au onratzen duten entzule guziai, zer nolakoa izan dan, aurten, izkribatzalle eta musikalarien indar-neurtzeetan, batzar epalle bereziak erabaki duten sari emaldia.
Arreta aundiarekiñ esamiñatu ondorean aurkeztu diran moldaera guziak, zeiñen agirai egiten dan urteoroko Oroimengarriyan, irabazi dituzte sariyak, izkribatzalleen artean: On Emeterio Arrese, On Biktoriano Iraola eta On Franzisko Lopez Alén-ek, Nekazarieyen bizimodua, Nekazariya eta Gipuzkoa-ko Lege zarrak eta oen Batzarreak izendatzen diranakgatik. Irabazi dituzte aldeerak On José Ganboa, On Elías Gorostidi eta On José Artola-k, Nekazaritza, Ariyo nere diruba eta Legorreko arrantzalia izentzat dituztenengatik.
Musikalarein artean sariyak irabazi dituzte: On Kleto Zabala, On Migel Oñate eto On Kándido Buenechea-k, lenbiziko biyak Laurak-Bat eta Iziar azalkaitzat dauzkaten Euskal-kanta moldaerakgatik eta irugarrenak Burutasun bat izendatzen dan zortzikoagatik. Irabazi dituzte aipamen onragarriayak On Ildefonso Lizarriturri eta On Migel Oñate-k, Euskal-Féstak eta Eztillargi-ren izenakiñ aurkeztutako zortzikoakgatik.
Bukatzerakoan, Batzarreak donkitzen die oroitz bat, Euskal-erriaren alde ainbeste lan egiñ ondoren, urte bete ontan ill diran On Luis María Eleizalde eta On Migel Antonio Iñarra jaunai.
Zestua-n, 1898-ko Agorraren 18-an
BATZARREAREN IZENEAN
Dianagusia
Alfredo de Laffitte
Goarpelari
Antonio Arzac
INDICE
de los trabajos literarios y musicales presentados
Cértamenes de 1898
Número Lema ó Título Tema ó
según orden de materia
recibo
1 Nekazariyen bizimodua 3º
2 Nekazariyen bizimodua 3º
3 Ballerako apaiza 6º
4 Nekazalea 3º
5 Ariyo nere diruba 6º
6 Nekazariya 3º
7 Nekazaritza 3º
8 Eztillargi Música
9 Iziar Música
10 Nekazariya 3º
11 Urkabe Música
12 Zazpiak Bat Música
13a Laurak Bat Música
13b Laurak Bat Música
14 Legorreko arrantzalia 6º
15 Irurak Bat Música
16 Gipuzkoako Lege zarrak eta
oen Batzarreak 1º
17 Malko bat Música
18 Euskal-erriko festa Música
19 Euskal-Féstak Música
20 Burutasun bat Música