2024ko azaroak 9, larunbata
Atzo Atzokoa

Autores:   Arana, José Ignacio de
Titulos:   Bai, pecatu da liberalqueriya
Materias:  Vida cristiana / Liberalismo - Euskadi - S. XIX
Editores:  L. Lasserre, Baiona, 1888

Localizacion              Sign.Topografica         Situacion        Devolucion
FONDO DE RESERVA          C-120 F-18               No prestabl

Portada. Pinche para ampliar

BAI,

PECATU DA

LIBERALQUERIYA
 

BAI,

PECATU DA

LIBERALQUERIYA

Hoec scribo vobis ut non

peccetis. (I.Joan. cap.2,v.1.)

Gauza oyec escribitzen

dizquitzutet pecatu eguin

ez dezazuten
 
 

L. LASSERRE

Baionaco liburuegilea baithan egina

1888an

(JABEA BADU)

LIBURU AU ARGUITARATZECO

OBISPO JAUNAC EMAN DUAN ESCUBIDEA

Guc Bayonaco Jaun Obispoaren Vicario generalac, iracurri degu liburucho bat : BAI, PECATU DA LIBERALQUERIYA deritzana ; eta ez degu horretan ecerere aurquitu Elizaren iracasdeen contracoric. Aitzitic horren iracurtzeac ezagutzerat eman digu escribu horren eguilea dala Eliza Ama santaren seme umila, menepecoa baitaere arguitua. Eta liburucho hori chit egoquia ediroten degu Cristau gucieri eracusteco zein galgarri dan infernuac lurrerat buhatu duan liberalqueriaren edo haizukeriaren eracasquizun puzoitua. Hortacoz gogotic ematen degu gure onetsia eta imprimatzeco escubidea.

Bayonan emana otsailaren 24n 1888n

INCHAUSPE, Vic. Gen.
 
 

ITZAURREA

Etzaiteala izutu, iracurle maitea, liburucho onec daraman icen-turmoyarequin : LIBERALQUERIYA PECATU DALA oraiñ aditu obe dezu, eta ez Jaungoicoari contu zorrotza eman bearco diyozunean. Ordu icaragarri artan icusquizunic izan ez dezazun, ermotasun aundi batequin oraiñ liberala edo liberalen laguntzaillea izateari utzi zayozu. Orretaraco esqueñtzen zatzu liburu chiqui au, liberalqueriyaren gaitza ezagutu, gorrotatu, eta alde onetatic pecaturica eguiñ ez dezazun. Haec scribo vobis ut non peccetis (I Joan. Cap. 2, v. 1.)

Ar-ezazu bada liburucho au gogo onez, eta iracurri bera contuz, Jaungoicoari aurrez bere arguitasun eta laguntasuna escatzen diyozcatzula.

Nic nitzaz aitortzen det ama Eliza santaren sinismenean vici eta ill nai dedala ; eta beragatican gauredo iñoizco demboretan liburu chiqui onetaco ateraldiren bat debecatzen balute Aita Santúbac edo obispo jaunac, nic ere debecatutzat eman nai det bertatic.
 
 

1887-garren Urteco Ama-Virgiñaren Concepciyo edo sortze garbiyaren egunean.

X.
 
 

BAI,

PECATU DA

LIBERALQUERIYA

I

Sarrera

Icasleac.- Noiz eguiten da pecatu?

Maisuac.- Jaungoicoaren leguea austen danean, edo austeco arriscuba nai danean.

I.- Cembat modutara autsi diteque legue ori?

M.- Pensamentuz edo gogoz, itzez, obraz eta zabarqueriz.

I.- Pecatuba noiz izango da larriya, eta noiz chiquiya?

M.- Jaungoicoaren leguea gai aundiyan austen bada, pecatuba ere orduban aundiya izango da ; eta gai chiquiyan austen danean berriz, pecatuba ere izango da chiquiya.

I.- Jaungoicoaren leguea nola autsi bear da pecatu eguiteco?

M.- Ezagüerarequin eta vorondatez ; au da, jaquiñaen gañean, eta naita.

I.- Leguea autsi-arren beraz guerta liteque batere pecaturican ez egaitea?

M.- Bai : austen bada, ez ustean ; conturaco, barau edo vijili-eguna ez jaquinean, pecaturican ez da eguiten ; eztaere pecatu izango ezda, otsoa dalacoan, guizonen bat iltzea.

I.- Ezagüeraric-ezá beraizican danean, ez al da pecaturican batere eguiten?

M.- Leguea austen danean batere ezagüeraric eta vorondateric iduqui ezqueroz beti eguiten da pecatu, chiquiya badere ; bañon eriozcoa edo mortala izango bada pecatuba, baitare ezagüera eta vorondatea artarañocoac bear dira.

I.- Legue austeco arriscuban edo peligroan jartzea cergatican da pecatu?

M.- Guchienaz behintzat leguean eguiten zayon despreciyoagatic, edo aguertzen dan arduragabequeriyagatic.

I.- Eta cer pecatu da ori?

M.- Autsi litequean leguearen neurricoa, baldiñ eta peligroa ere eguiyazcoa edo aldecoa bada.

I.- Eman bezait dotriña orren adieragarriren bat.

M.- Guezurrezco juramentuba eguitea eta meza osoa jayegunean uztea, pecatu mortalac dira berenez ; eta beragatican guezurrezco juramentuba eguiteco edo meza osoa uzteco arriscuban jartzeaere, berez pecatu mortala da.- Contrara berriz : lapurreta chiquiyac eta guezur ariñac berenez pecatu venialac diralaco, baitaere pecatu chiquiya da artaraco peligroan jartzea.

II

Lenengo arrazoya

I.- Pecatu al da liberalqueriya?

M.- Aissa da pecatu!¡

I.- Cergatican ordea?

M.- Gaiztaqueri guciya, pecatu da (1), diyo san Juan evangelistac : osoro da gauza gaiztoa liberalqueriya ; beraz pecatu da au.

I.- Gaiztaqueri guciya cergatican da pecatu?

M.- Pecatuba da, len esan danez, Jaungoicoaren legue-austea : gaitzetic aldeguiteco (2), diyo legue orrec ; aldeguiten ezpada beraz gaitzetic, erocer dala, Jaungoicoaren leguea austen da, eta orra nola gaiztaqueri guciya dan pecatu.

I.- Bañon eta norc esan du liberalqueriya gauza gaiztoa dala?

M.- Eliza gure ama santac ala eracusten du.

I.- Elizaren dotriña ori nun iracurtzen da?

M.- Syllabus deritzayon legue sonatuban.

I.- Liberalqueriyaren gañean cer eracusten du bada legue orrec?

M.- Aita Santuba eta liberalqueriya ondo ez datocela, eztaere egiñ alcar-artu dezaqueela biyac (3).

I.- Cer esan nai du ateraldi orrec?

M.- Aita Santuba, edo catolicotasuna, eta liberalqueriya osoro dirala alcarren etsayac, ontasuna eta gaiztaqueriya, arguiya eta illuna, Jesucristo eta Satanas diran becelasse.- Catolicotasunaren añ etsai aundiya izateco beraz liberalqueriya, osoro da au gauza gaiztoa.

I.- Liberalqueriya cer da ordea, orren gauza gaiztoa izateco?

M.- Sustraiz eta oso-osoan artzen bada icen ori, liberalqueriya da neurrizgañeco edo gaitzeraco libertadea : da Jaungoicoaren leguea nai ez duan libertadea : da nai dana pensatu, esan, escribitu eta eguiteco escubidea, guerrac ez sortzea, beste neurri gabe : degu azquenican liberalqueriya, gure lenengo gurasoai Jaungoicoac debecatutaco onaren eta GAITZAREN JAQUINDURIYACO ARBOLA (4) ura becela.

I.- Liberalqueriya gaitzeraco libertadea dala probatu al diteque?

M.- Bai, eta osoro erraz. Escatzen ibilli bear gabe baguenducan guciyoc Jaungoicoac emanda, oneraco libertadea : liberalac aimbeste bullaquin billatzen duten libertadea beraz, berriya edo lengoaz gañera da ; eta libertade au gaitzeracoa besterican eciñ izan liteque.

I.- Ona eta gaitza auqueran ipiñi etzizquigun bada Jaungoicoac?

M.- Bai, bañon auquera orrequin batera aguintzen digu ona, eta debecatzen digu gaitza : eta or nola escubidea edo libertadea oneraco baicican ez daucagun.

I.- Eta Cristau-catolicoen arteco liberalqueriya cer aditzen da?

M.- Ez besterican : POLITICA-RACO, edo erriyen gobernuraco LIBERTADEA : au da, sociedadeac edo gende-billerac nai dan guisara gobernatzea, Elizaren aguimbidea eta leguéac ecertan iduqui gabe : aditzen da, Gobernuac gure ama Eliza santari zor diyen beguiramentu eta laguntasuna guchi edo gueigo ucatzea : catolicoen liberalqueriya da, elizetaco eta eche zuloetaco lau paretaz campora, edo gende-arteraco, erlijiyorican nai-eza : da nagusi arro eta lapur bat becela, iduqui nai luquena Eliza morrontza gogor batean, quentzen diyozcala berari, ezcontzetan, escoletaco dotriñan, eliz-lurretan, eta beste eguitecoetan dauzcan escubideac : da, itz batean esateco, gaurco eguneco liberalqueriya, POLITICA GAIZTOA.

I.- Nola daquigu liberalqueriyaz orain esan dena aditu bear dala?

M.- Liberalqueriyaren contra leguen eman zuanac berac esanda daquigu.

I.- Norc eman zuan legue ori?

M.- Aita Santu Pio bederatzigarrena zanac.

I.- Cer diyo bada Aita Santu orrec?

M.- Oraiñ hamasei urte Francia-tic bera icustera joan zan gende-pilla baten aurrean, catolicoen liberalqueriyaz itzeguiten zuala, ala ciyon : "Nic gueyena gorrotatzen dedana da Jaungoicoagandic iguesi dabillen POLITICA ZORIGAIZTOCO ORI."

I.- Cer besterican diyo Aita Santu orrec gai berean?

M.- Orain hamalau urte, Quimper deritzayon lecuco obispo jaunari, ara cer escribitu ciyon : "Eracutsi ezazu, nere anai veneragarriya, erriertan ematean nic sarri opiniyo liberalac jarraitzen dituenai ez dedala itzeguin izandu Elizaren etsai nabarmenac-gatic, alferric izango zalaco ; baicican opiniyo liberalac ontzat dauzcaten catolico onradu eta elizacoyac-gatic."

I.- Eta obispo jaunac cer eracusten dute gai orretan?

M.- Vitoria-co obispo jaunac, bese bostequin batera, orain iru urte eguindaco carta eder eta egoqui batean, iracurtzen degu liberalqueriya dala, ERLIJIYORICAN GABECO, edo guerenezco POLITICA.

I.- Cer besterican iracurtzen da esan dan carta orretan?

M.- Ceetzen dira lengo itzac, esanaz liberalqueriya "dala dotriña bat lurreco gauzac cerucoetatican guchi edo gueigo apartatu eta alcarren arteco icusquizun gabe uzten dituana ; dala erriyac gobernatzego gayan, fedeaz bese aldera ibiltzea, Elizaren dotriña eta legueac aintzacotzat artzen ez dituala."

I.- Nola esaten da bada erlijiyoac politicarequin ez daucala cer icusi?

M.- Osoro gaizqui esana dago ori.

I.- Cergatican bada?

M.- Politica edo gende-gobernatzeac, guizonen beste obra guiciyac becelasse, izan bear du ona, au da, Jaungoicoaren legueac aguintzen duan erara ; eta ona izaten berriz erlijiyoagandic icasi bear du ; orra beraz nola erlijiyoaren eguitecoa dan politica zaintzea, au bide onetic edo zucentasunetic irten ez dediñ.-Erlijiyoac guiyatu bear du bada politica edo gendearen gobernua, animac gorputza, eta cerubac lurra guiyatzen duen becela : eta besterican esatea edo sinistea da catolico ascoren liberalqueriya.

I.- Liberalqueriya osoro gauza gaiztoa dana orain ezagutzen det.

M.- Argatican ere da pecatu.

I.- Pecatu chiquiya edo aundiya da?

M.- Osoro da aundiya.

I.- Cergatican?

M.- Gaitzaren neurricoa da beti pecatuba : icusi degunez orain, osoro da gaiztoa liberalqueriya : baitaere beraz osoro da au pecatu aundiya.
 
 

III

Bigarrena

I.- Liberalqueriya pecatu dala sinistarazteco eman ezat beste arrazoiren bat.

M.- Eliza ama santac debecatzen dituan dotriña eta opiniyo guciyac pecatu dira; bese opiniyo eta dotriña ascoren artean, liberalqueriya ere debecaturican dauca Elizac ; liberalqueriya beraz pecatu da.

I.- Dotriñac eta opiniyoac debecatzeco escubidea bai al du Elizac?

M.- Bai, badu.

I.- Nolatan du bada?

M.- Gaubetan argui eguiteco eguzquiyaren lecuban illarguiya gueratzen dan becela, Jesusen ordez gueratu zan Eliza munduban gende guciyai, salvaciyoac escatzen dituan gauza guciyetan, eracusteco aguimbideacquin (5) : animen calteraco diran opiniyo eta dotriña guciyac beraz debecatu ditzaque Elizac.

I.- Cergatican dira pecatu Elizac debecatzen dituan dotriña eta opiniyo edo iritziyac?

M.- Dotriña eta opinio gaiztoac dira bacarrican Elizac : eta nola gaiztaqueri guciya pecatu baitan, len asetzeraño icusi degunez , baitaere beraz pecatu dira Elizac debecatzen dituan opiniyo eta dotriña guciyac.

I.- Bañon eta eguiya da liberalqueriya debecaturican daucala Elizac?

M.- Bai ; iru eta bi bost dira becelatsu.

I.- Nun iracurtzen da bada liberalqueriyaren debecuba?

M.- Aita Santu eta obispo jaunen gaceta edo eliz-paperetan.

I.- Cer gaceta dira oyec?

M.- Sonatubena da len aitatu dana, edo Syllabus deritzana.

I.- Syllabus ori cer da?

M.- Elizac debecatuta dauzcan opiniyo eta dotriña berri gaiztoen listá.

I.- Opiniyo eta dotriña gaiztoen listá orretan al dago liberalqueriya?

M.- Bai, ala dago, eta azquen-azqueneco errencadan alaere, obeto icusi dezagun.

I.- Catolico-liberalac nola icusten ez dute bada?

M.- Nai ez dutelaco icusten ez dute, bada añ dira seta gaizto edo tema aundicoac.- Aita Santu Pio bederatzigarreac argatica oi ciyon : "Catolico liberalac bide zucenera ecarri itzazute ; bañon ¡o cer gauza zalla dan (6)!"

I.-Opiniyo eta dotriña debecatuben listá edo Syllabus ori, aspaldichoan emana ote da?

M.- Aurtengo abenduban dira ogueita iru urte biraldu ciyela obispo jaun catolico guciyai Aita Santu Pio bederatizgarrenac.

I.- Liberalqueriya beste gueyagotan ere debecatu ote zuan Aita Santu arc?

M.- Francia-co catolicoai, len esan degun itzaldi artan, ala esaten ciyen aserre santu batequin Pio bederatzigarrenac : "Catolicoen liberalqueriya beti debecatu izan det, eta ala bear balitz, baitaere berroguei bider debecatuco nuque bera." – Catolico-liberalen contra, erac ematen ciyon guciyan, itzeguin oi zualaco, gueratu citzaion Aita Santu hari icengoiti onragarritzat liberalen malluba izate, aurreco demboretan san Atanasio sonatubari arianoen mazoa ceritzan becela.

I.- Eta oraingo Aita Santu Leon amairugarrenac ontzat ematen al ditu ver aurreco Aita Santubaren dotriñac?

M.- Bai, ala ematen ditu.

I.- Probatu bizait bada.

M.- Aita Santutzara igo zanetic bi illabete bañon len, Inscrutabili Dei asitzen dan carta bat escribitu ciyen obsipo guciyai, eta bertan ara cer diyon : "Nere aurreco Aita Santuben bideac berac jarraitzen ditudalarican, ayen dotriña gaiztoen contra ipiñi cituzten DEBEGU GUCIYAC ontzat eman eta BERRITZEN ERE DITUT apostolotasunetic datorquidan aguimbidearequin."

I.- Cer besterican diyo, liberalqueriyari dagoquiyonic, oraingo Aita Santubac?

M.- Immortale Dei deritzan beste carta sonatu batean, zampatzen ditu arrazoiz gueyequico libertadeac : baitaere ontzat ematen du opiniyo falsoac-quin Pio bederatzigarrenac eguindaco listá edo Syllabus : eta carta orretan gañera ara cer eracusten zaigu : "OPINIYOEN GAÑEAN GAUZA BEARRA DA Aita Santuben esanetara umilquiro jarriric egotea... Eta gaurco egunean billatzen diran LIBERTADEETAN ere catolico guci-guciyac Aita Santubaren esanean egon bear dute sinistuaz bacoitzac Aita Santubac berac sinisten duana bera. BEGUIRA CONTUZ, LIBERTADÉAC, BEREN ICHURA ONAC-QUIN IÑOR ENGAÑATU EZ DEZATEN."

I.- Osoro bat daude beraz esan diran Aita Santu biyac?

M.- Aita Santu guciyac dira bat cristau guciyontzaco dotriña eracusten dutenean, bada Aita Santuben bidez Jesucristo bera da beti dotriña eracusten diguna.

I.- Eta obispo jaunac liberalqueriya debecatutzat ote dacaute?

M.- Bai aissare ; bada nequez topatuco da obispo catolico bat bacarra, opiniyo debecatuben listá, edo Syllabus, ontzat ez daucana. – Orrezaz gañera, liberalqueriyaren contra itzeguin edo escribitu izan duten obispo jaunac eciñ conta litezque : eta are guchiago berriz contatu litezque, obispo jaunen baimenarequin, liberalqueriyaren contra mundu guciyan escribitu izan diran, eta escribitzen ere diran, liburu eta paper-sortac.

I.- Liberalqueriya debecatzen ote da Vitoria-co obispo jaunac beste bostequin alcar-artuta biraldu zuten carta eder artan?

M.- Beste gai batzuez gañera, baitaere liberalqueriyaz zorrozquiro itzeguiten da carta artan : eta cartaren bucaeran aguintzen da bera eliza guciyetan iracurtzeco ; eta ondoren apaiz-nagusiyai eta sermoiguille guciyai esaten zaye carta barruco itzagayac cristau catolicoai adieraci eta sar-erazotzeco sa ritan. Obispo jaunen vorondatetican beraz, baitaere liberalqueriya SARRITAN ADIERACI ETA SAR-ERAZO bear diye apaiz-erretoreac eta SERMOIGUILLE GUCIYAC eren aditzalleai.

I.- Contu orretan obispo jaunac Aita Santubaquin osor daude bat?

M.- Bai, beñere bañon gueyago daude, ala esan dan gayan, nola beste gueiyetan.
 
 

IV

Irugarren

I.- Cergatican gueyago da pecatu liberalqueriya?

M.- Pecatu da, eta pecatu andiyenetacoa, fedea galtzeco peligro alde-aldecoa ; fedea galtzeco osoro da peligro aldecoa eta bide zucena liberalqueriya ; pecatu da beraz au eta pecatu aundiyenetacoa alaere.

I.- Fedea galtzeco arriscuba cergatiecan da pecatu?

M.- Len esan danez, ez bacarrican legue-austea edo gaitza da pecatu, baitaere ala da legue-austeco arriscuba, edo gaitzeraco bide zucena ; eta nola Jaungoicoaren legueco gauzaric bearrenetacoa bai dan fedea, au galtzen bada beraz, edo galtzeco peligro aldecoa nai bada Jaungoicoaren leguea austen da, edo austeco bidea nai da ; eta beragatican da pecatu, ala fedea galtzea, nola fedea galtzeco bidea edo peligro aldecoa.

I.- Jaungoicoaren legueac cer diyo bada fedearen gañean?

M.- Beste gauza egoqui ascoren artean, ala diyo : Condenatuba edo betico galduba izango da, sinisten ez duana (7). – Jaungoicoari iñolaere eciñ gusto eman leyoque federican gabe (8). – Baitaere adierazten du arguiró, beste gauza on asco bañon LENAGOCOA, eta gauzaric BEARRENETACO BAT dala FEDEA (9).

I.- Liberalqueriya nola da ordea fedea galtzeco bide zucena edo peligro aldecoa?

M.- Fedeaz aditzen da, Jaungoicoac aguertu eta ama Eliza santac eracusten duan guciya sinistea : ondo deizquiyona beste gauzarican sinisten ez du liberalqueriyac, ez behintzat bere contraco gauzac sinistu nai izaten ez ditu ; or beraz nola liberalqueriyac austen duan fedea, edo austeco bidean behintzat nola bai dagon.

I.- Fedeac al dacar bada ecer liberalqueriyaren contra?

M.- Besterican ez, esateco.

I.- Nun edo nolatan bada?

M.- Gaitzeraco libertadea ontzat dauca liberalqueriyac, eta fedeac diyo berriz gaitzetic apartatu, eta óna eguiteco (10) : liberalqueriyac libertadeari eman nai diyon muga edo neurriya, bacarrican da, guerrac ez sortzea, edo Gobernúac botatzeco biderican ez ematea ; bañon fedeac libertadeari jartzen diyon muga da, Jaungoicoaren aguinteac gordetzea (11). – Liberalqueriyaren dotriñetaco bat da gañera, sociedade edo gende-billeretan sarbiderican ez duala Jaungoicoac ; fedeac berriz diyo GENDÉAC lurrean Jaungoicoac GUIDATZEN DITUALA (12), eta bera dala MUNDU GUCIO ERREGUEA (13). – Jesucristo gure jaunari erregueen ERREGUEA eta jaunen JAUNA (14) deritzate liburu santúbac ; bañon baitaere Jesucristoren nagusitasun ori liberalqueriyac ucatu eguiten du. – Eta azquenican evangeliyo santubac diyonez, EROCEÑ personari eta GENDE GUCIYAI eracusteco aguimbidea (15) dauca gure ama Eliza santac ; baitaere beraz erregueai, aguintariyai eta erri-billera edo erreinubai eracusteco escubidea Elizac badu : bañon Eliza santaren escubide au aintzacotzat ez dauca liberalqueriyac. – Alde ascotara beraz austen du fedea liberalqueriyac, edo fedea austeco bide zucenean behintzat, bai, badago.

I.- Vitoria-co obispo jaunarequin batera escribitu zan carta ¿cer iracurtzen da gai orrezaz?

M.- Beste gauza batzuen artean ara cer : "Liberalqueriyara jarriyaquequin, ¡cembatec galdu dute, nai gabean eta iguerri gabere bai, fedearen gozasuna aurrená eta güero fedea bera ere bai! Ez diyo ecer bérac uste badutere sinisten dutela ; bada duten fedea, nola cimendatzen ez baita Jaungoicoagan eta Elizagan, fede ori ceruraco valiyo ez duana da. SINISTEN DIRA ; BAÑON SINISTEN EZ DUTE. Daucae aire eta izate berecoya, Elizarequin eta cereuticaco gaucetan churrac dira, eta datoz iduquitzera cristautasun bat norberetzacoa, bacoitzaren sentiera edo ustecoa, beren opiniyo cutunacquin ondo ez datocen aguintéac eta dotriñac botatzen dituanz."

I.- Bañon eta liberalqueriya cergatican da pecaturic aundiyenetacoa?

M.- Jaungoicoarequico gorroto nabarmenaz campora, fedearen contra eguiten diran pecatubac dira aundiyenac : orain esan danez, liberalqueriya federaen contraco pecatuba da ; baitaere beraz pecaturic aundiyenetacoa da.

I.- Jaungoicoarequico gorroto nabarmena ascoc ote dute?

M.- Infernuban dauden guciyac bai badute ; bañon munduban guchi dira beraiz, edo zucenean, Jaungoicoa gorrotatzen dutenac.

I.- Cergatican dira ordea aundiyenac fedearen contraco pecatubac?

M.- Gaitzic aundiyena eguiten zayo arbola bati, bere sustraya quendu edo galdubarequin : eguiyazco ontasunaren sustraya (16) da fedea, gure ama Eliza santac eracusten duanez ; fedea galdu edo austea beraz gaitzic aundiyena da, eta beragatican ere da pecaturic aundiyena.- Orrezaz gañera : fedea duanac, oquerric aundiyenac ere, noiz nai zucendu ditzaque, eta ala salvatu diteque ; bañon federic gabeco ontasunic aundiynearequin ere, lensseago esan danez, iñor ceruratu eciñ diteque.- Fedea galdu edo austea degu beraz oquerric aundiyena eta pecaturic larriyena : aditzen da beti, berez eta Jaungoicoarequico gorrot nabarmenaz campora.

I.- Gauza aundiya da orduban fedea?

M.- Osoro da aundiya eta prochugarriya, icusi danez : eta fedeaustea, edo dotriña gaiztoetara itsatsitzea, beragatican da osoro pecatu aundiya eta alderdi caltegarriya, arbolaren sustraya galdu edo usteltzea osoro oquer aundiya litzaquen becela.
 
 

V

Laugarrena

I.- Liberalqueriya pecatu dala adierazteco arrazoiric ote dago?

M.- Daude asco.

I.- Esan bezait bada aundiyenetaco bat.

M.- Beartubac gaude guciyoc Aita Santuben eta obispo jaunen esanac sinistera : liberalqueriya pecatu dala Aita Santúbac eta obispo jaunac esaten digute ; Cristau catolico guciyoc beartubac gaude.

I.- Aita Santuben eta obispo jaunen esanac cergatican sinistu bear ditugu?

M.- Eliza santaren mingaña, eta gure maisu eta artzaiac diralaco : eta ala, Aita Santubari batezere, eta Aita Santubaquin bat dauden obispoai sinistea, ama Eliza santari edo Jesucristo Gure Jaunari berari sinistea adiña da.

I.- Aita Santubari eta obispo jaunai certan sinistu bear zate?

M.- Erlijiyoa edo animen salvaciyoa nolanai icutu dezaqueen gai guciyetan ; baitaere beraz liberalqueriyaren gañean esan dezaquetena sinistu bear zate.

I.- Eta liberalqueriya pecatu dala esan duten Aita Santúbac ceñ dira?

M.- Len Aitatu diranac berac.

I.- Noiz esan zuan bada Pio bederatzigarrenac pecatu dala liberalqueriya?

M.- Ascotan esan danez, gaiztaqueri guciya da pecatu : eta, ala, gauza bat gaiztoa dala esatea, pecatu dala esatea adiña da : eta nola Aita Santu arc eciñ contala bider esan bai zuan liberalqueriya osoro dala gauza gaiztoa, beste aimbeste bider liberalqueriya pecatu eta pecatu aundiya dala esatea adiña eguiten zuan.

I.- Liberalqueriya pecatu dala adieraci ote zuan beste moduren batera Pio bederatzigarrenac?

M.- Adieraci zuan liberalqueriya pecatu dala diyoten cembait liburu ontzat emanda.

I.- Cer liburu dira oyec?

M.- Baa da beintzat Francia-co elizguizon jaquintsu batec, Segur ceritzanac, escribitu zuana ; eta liburu orri euscaraz deritzaya Esqueñtza gazte catolico liberalai.

I.- Cer iracurtzen da bada liburu orretan?

M.- Beste gauza egoqui ascoren artean ára cer : "Gauza seguruba da dotriña liberalac aguiriyan edo ezcutuban iduquitzeac, baitaere dotriña liberalen erara vicitzac, pecatu mortalaren gaya daucatela, Aita Santuben esanai obedecitzen etzayelaco. Ez det esan nai onequin beti eguiten dala izatez pecatu aundiya, bada bacoitzaren barrengo berri Jaungoicoac bestec ez daqui. Diyot bai, eta dudarican ez daucat onetan, pecatu mortalaren gaya dagoala esa dedan orretan."

I.- Pio bederatzigarrenac berez eta arguiró liberalqueriya pecatu dala beñere ez al zuan eracutsi?

M.- Liberalqueriya debecatubarequin batera mundu guciraco carta sonatu bat eman zuan, eta carta artan eracusten zaigu ece Aita Santuben esanetara ez jartzea eta béren legueai ez obedecitzen pecatu dala, eta guchi-asco fedea austen dala (17) : eta ori liberalqueriya ere pecatu eta fedearen contra dala esatea adiñasse izan zan.

I.- Aita Santu Leon amairugarrenac liberalqueriya pecatutzat ote dauca?

M.- Bai aissare ; bada bere aurreco Aita Santúbac, batezere Pio bederatzigarrenac, eracutsi zuten guciya ontzat emaná dauca, lensse-ago icusi degunez.

I.- Oraingo Aita Santubac liberalqueriya pecatu dala adieraci ote du beste modu berriren batera?

M.- Bai.

I.- Nolatan bada?

M.- El liberalismo es pecado erdaraz, edo Liberalqueriya pecatu da deritzagon liburu sonatuba ontzat emandá.

I.- Liburu ori norc escribituba da?

M.- Cataluña-co apaiz virtutetsu batec.

I.- Liburu orrrec cer eracusten du bada?

M.- Eracusten du pecatu dala liberalqueriya, eta pecatu ori dala larriya, eta pecatuetan aundiyena, Jaungoicoarequico gorroto nabarmena apartatzen badá. "Liberala izatea beraz, diyo liburu orrec, blasfemoa, lapurra, adulteroa edo araguicoya, eriotzaguillea, edo Jaungoicoaren legueac debecatzen duan beste erocer gauza bañon pecatu gueyago da : " aditzen da ori, liburubac berac diyonez, ez baldiñ badá bat liberala gauza ona delacoan, ez jaquiñean eta uste gabean.

I.- Liburu ori ontzat al dauca güero Aita Santubac?

M.- Aurtengo illbeltzean Aita Santubaren ordeco eliz-guizon chit jaquintsubac Erroman erabaqui zuten liburu orretaco dotriña óna dala ; eta ori Aita Santubac berac liburuba ontzat iduquitzea adiña da.

I.- Gueroenean guezurtatu etzuan bada Aita Santubac liburu ori bera?

M.- Eztá iñolaere ; bada liburu ori guezurtatzeco, catolico-liberalac nai zuqueen becela, ontzat eman bear zan liburu orren contra escribitu zan beste liburu sonatuba, El proceso del Integrismo deritzana ; bañon catolico-liberalen gogoaz beste aldera eta Erroman erabaquiya dagoanez, azquena esan dan liburu ori, nolabaitecoa dalaco, ezcutuban eta gende artera gabe egotecoa da.

I.- Lengo abuztuban erabaqui etzan bada cerocer Erroman liberalqueriya pecatu dala diyon liburu orren contra?

M.- Bai nai catolico-liberalac, bañon ez dago orrelacorican. – Erabaqui zana dá berriro, liburu orretaco dotriña berez ona eta Elizac eracusten duan erara dala ; bañon onec esan nai ez duala guizonen arteco bandera baten aldecoa dala Eliza. – Nolanaire behintzat, liberalqueriya pecatu ez dala, iñolaz erabaqui etzan, eztá guchigorican ere.

I.- Liberalqueriya pecatu dal eracusten ote dute obispo jaunac?

M.- Oraiñ bi urte Ecuador-co errepublican, zazpi obispaduetaco animen arzayac alcarren artean escribitutaco carta eder batean, ála iracurtzen da : "Aditzen bada beraz ondo liberalqueriya, utseguite aundi bat da, da PECATU MORTALA, confesoreac eta confesatzen diranac, contuz icusi bear dutena, sacramentu santubac artu bear diran guciyan."

I.- Vitoria-co obispo jaunarequin batera eguin zan cartac al diyo liberalqueriya pecatu dala?

M.- Bai ; ara bertaco itzac : "Esango dute pecatu ez dala liberalqueriya, eta onenean beti culparican izango ez du liberalqueriya nai duanac : bañon dotriña guezurtiya da (liberalqueriya) eta BEREZ PECATU eta laguntzen du beti guerenezco dotriña guezurtyac zabaltzen." – Itz oyetan iracurtzen degunez, beraz, liberalqueriya berez pecatu da ; eta da pecatu larriya, dotriña gaiztoac zabaltzen beti laguntzen dualaco.

I.- Darabillquigun gai onezaz esanquizan berrirican al dauca?

M.- Oraindican-orain, edo aurtengo mayatzean, ara cer escribitu ciyen bere ardiyai America-co obispo jaun celotsu batec : "Bai ; gaiztoa da liberalqueriya, eta DA PECATU, bada Jaungoicorican eta Erlijiorican gabeco LIBERTADEA da (18)."
 
 

VI

Bucaera

I.- Liberalqueriya bat ona ez al dago?

M.- Ez ; ez dago : bada arquitzecotan liberalqueriren bat ona edo gaitz gabea, catolico onradu eta elizacoyena bearco luque izan orrec ; eta an zucen ere, catolicoen liberalqueriya da oso-osoan debecatu zuana Pio bederatzigarrenac, len icusi degunez.

I.- Liberal guciyac berdiñac al dira bada?

M.- Guciyac billatzen dute gitzeraco libertaderen bat, eta onetan liberal guciyac bat dira ; bañon batzuec nai dute libertade gueigo, besteac guchigo, eta orretan bestetan ez dago liberalen arteco desberdintasuna. – Liberal guciyac beraz izatez bat dira, eta colore edo ichuraz dira asco : argatican esan diteque liberalac dirala ollaloca baten chitac becela, edo familiya bateco senide aundi eta chiquiyac becela.

I.- Cer diyote eliz-guizonac gai orrezaz?

M.- El Liberalismo es pecado liburuba escribitu zuanac, ala diyo : "Liberalqueriya bat bacara da ; bañon liberalac badira, ardo charraquin guertatzen dan becela, colore eta gusto desberdiñecoac."

I.- Liberal guciyac daude orduban pecatu mortalean?

M.- Berez bai, ala daude.

I.- Cer esan nai du orrec!

M.- Eguiyazco liberalac bacarrican eguiten dutela pecatu larriya.

I.- Eguiyaco liberalac ceñ dira?

M.- Liberalqueriyara jaquiñaren gañean edo naita itsatsitzen diranac.

I.- Bestelaco liberalic ez al dago?

M.- Baitaere liberalai, jaquiñaren gañean eta vorondatez, beren eguitecoetan laguntasuna opa izatea, liberala izatea adiña da.

I.- Cergatic bada?

M.- Ez bacarrican gaitza nai, edo eguiten duana da gaizquillea, baitaere ala da gaitza nai edo eguiten duanari laguntzen diyona ; bada eroceñec daquiyanez, laguntzallerican gabe gaizquilleac izango ez luquete izaten duten adiñaco indarra. – Eta era berean, eztaere liberalac daucaten indarra iduquico ez luquete eta eguiten dituzten oquerqueri guciyac eciñ eguingo lituzquee, dauzcaten laguntzalleac ez balituzte : eta orra nola liberalac beren gaucetan servitzen dituztenac ere liberalqueriyan sartzen baitiran.

I.- Liberalai cer laguntasun datozquiye onguiyen?

M.- Beai votoac ematea, beren gaceta eta paper gaiztoac iracurtzea, edo oyetan guc diruba gastatzea, erlijiyorican gabeco maisuetara gaztéac eta dotriña gabeco escoletara uméac biraltzea, eta beste cembait.

I.- Cristau-catolico ónac beren votoac cergatican eman bear ez dizte liberalai?

M.- Guizonac aguimbidean ipintzeco dira votoac ; eta liberalac aguimbidean ipintzea, Elizari etsai indartsuac ematea da ; eta gaiztaqueri aundiya litzaque ori.

I.- Liberalai votoac ez ematearen gañean al diyote ecer obispo jaunac?

M.- Vitoria-co obispoac eta bere bost lagunac ala diyote : "Eguiyaco catolicoac, Eliza santaren ume umillac, errespetotsuac eta mendecoac ez diranai: BEÑERE EZ EMAN ZUEN VOTOAC" ; eta liberalac, icusiya daucagunez, ez dira eguiyazco catolicoac, ez Eliza ama santaren ume umillac, errespetotsuac eta mendecoac, berai ondo ez datozquiyen gaucetan ez behintzat : obispo jaunen vorondatetican beraz liberalai votoac eman bear etzaizte.

I.- Eta liberalen gacetac cergatican iracurri bear ez dira, ez eta diruba ere gastatu bear ez da ayetan?
M.- Gaceta liberalac ainmarentzaco jaqui puzoitsu batzuec besterican ez dira, bada batzuetan nabarmenquiro eta besteetan zomorroquiro dotriña faiztoz beteac datoz ; eta nola gaitzera osoro macurtubac bai gauden, gaceta liberalac iracurriyarequin, edo berai diruba emanda entsiyarequin, gueron anima, edo besteen batzuena, arriscatzen degu ceruraco iltzera.

I.- Madriden arguitaratzen diran gaceta liberaletan, gaiztonac becela edo caltegarriyenac ceñ dira?

M.- Catolico ónac edo osoac izan nai dutenentzat La Epoca eta La Union Catolica dira gaur caltegarriyenac.

I.- Cergatican bada?

M.- Puzoya jakiñaren gañean iñorc tragatu nai izaten ez du : eta ala, gaceta liberalac nabarmenquiro edo osoro gaiztoac diranean, El Motin, Las Dominicales, El Globo, El Liberal eta beste asco becela, catolico ónai izua ematen diye ; bañon aurretic aitatu diran bi gaceta ayec pisscanan eta ezcutuban dacarte puzoya, eta gaitzic ez dutelacoan catolicori ónenac ere iracurtzen dituzte gaceta oyec, eta, iguerri gabean becela, irintsitzen dute berac dacarten puzoya.

I.- La Epoca orren gaiztoa ote da bada?

M.- Bai, eta ascoc uste duten bañon gaiztoagoa.

I.- Cer gaitz du bada gaceta orrec?

M.- Aitor du berac liberala dala, baitaere onragarritzat dauca gaurco-egunecoa edo liberala izatea : dembora berean, Aita Santuba nolaere obispo jaunac bere aldecoac balitu becela, daqui noiz nai itzeguiten : eta horrela sinistacitzen diye bere iracurleai catolicoen liberalqueriyac gaitzican ez duala.

I.- Bañon eta La Union Católica liberala al da?

M.- Berac esan nai ez du ala daná, bañon bai sobraere ala da.

I.- Cergatican bada?

M.- Bere dotriñetaco bat da, guc len esan degunez contrara, liberalqui bat óna, edo gaitz-gabea, badala : eta orrequin guchienaz adierazten duana da, gogoz behintzat liberala dala. Orrezaz gañera ; catolicoric ónenac edo catolico osoac, au da, liberalqueriyaren cutsurican ere nai ez dutenac, beguico zacarra bañon gueyago icusi eciñ ditu gaceta orrec ; eta catolico oso oyen etsairic aundiyenac berriz, losincha eta laztanez betetzen ditu : liberalqueriya ezpadá beraz ori, ecerere ez da, bada arbola bata bere frutuetatic ezagutzen da (19), evangeliyo santubac berac diyonez.

I.- Ceñ dira ordea, esan dan gaceta orrec, icusi eciñ dituan catolico ónac?

M.- Beñepeñ ala dira El liberalismo es pecado deritzayon liburu orretaco dotriñac jarraitzen dituztenac ; bada Aita Santubac Erroman dauzcan tribunal zorotzenetaco batec erabaqui zuan, arquitu etzuala ecerere liburu orretan Elizaco dotriñaren contra, baicican Elizac eracusten duan erara eta egoqui jarriyac ceudela bertaco eracusaldiyac ; eta alabanza mereci duala liburu ori escribitu duanac.

I.- Eta eguiya da La Union Católica orrec El liberalismo es pecado banderatzat becela artuba daucaten catolicoac icusi eciñ dituala?

M.- Añ da eguiya ece, beren icen garbiya ere opa ez, eta dabill beti icengoiti lotsagarriyac ipiño nairican bérai esan dan liburu on ori escribitu zuan apaiz virtutetsua berriz, ez daqui nola loitu : eta, au guciya asco ez balitz becela, baitaere badu ausartea, Erroman ontzat emandaco liburubaren contra mingañera datorquiyon guciya esateco.

I.- Eta La Union Catolica orrec berac añ cutun eta maite dituan catolicoac ceñ dira?

M.- El proceso del Integrismo liburu debecatubaren aldecoac : au da, liberalquin alcar-artuta lasa-lasa edo buruco miñ gabe vici nai duten catolicoac : orrelacoac, bai, ceruraño alchatzen daqui La Union Católica orrec.

I.- Aita Santuba, obispoac eta erlijiyoco beste gauza on asco beti aoan ez darabizqui bada gaceta orrec?

M.- Bai, ala darabizqui ; eta eguiya esateco, orretan dago gaceta orren gaitzic aundiyena ; bada adierazten diye orrequin bere iracurle ichuai Elizaren aldeco bandera dala La Union Católica.

I.- Gaceta catolico-liberal guciyac, cer becela dira?

M.- Ur-ardoa becela, ez ardo eta ez ura : au da, ez eguiyazco catolicoac, eztaere liberal osoac. Dira erbi biren atzetic dabiltzan eiztariyac becela ; bada ez bata ez bestea arrapatzen ez dituzte : au da, ez catolicotasuna dute eguiyazcoa, eztaere liberalqueriya.

I.- Euscal-erriyan cer gacedta ditugu caltegarriyenac?

M.- La Voz de Guipúzcoa, El Noticiero Bilbaino, eta oyen antzeco beste batzuec.

I.- La Voz de Guipúzcoa gaizto nabarmena ez da bada?

M.- Bai sobraere, ala da.

I.- Nolatan da bada añ caltegarriya?

M.- Alderdi on bat badulaco Cristau tonto ascorentzat : da ori noticiyac edo albisteac beste gaceta ascoc bañon aurreago ecartzea. Icusi gabe sinistu eciñ citequean, berri batzuec lenssego jaquiteatican, catolico euscaldunac jarri bear zutela gaceta añ gaiztoa iracurtzera, eta diruba ere berari ematera, dotriña puzoitsubac edan trucara.

I.- Eta El Noticiero Bilbaino cergatican da añ caltegarriya?

M.- La Union Católica, La Epoca, eta beste gaceta catolico-liberal guciyac becelasse, dotriña gaiztoen puzoya jaqui eta edari gozoaquin nastuta dacarrelaco : au da, erlijiyoco gauzaric ónenac noiz nai liberalqueriyarequin batea dacazquilaco, gaiztotuaz horrela catolico fiñ asco.

I.- Vitoria-co obispo jaunarequin batera eguin zan cartac cer diyo gai orrezaz?

M.- Ara bertaco itzac : "Ez lagundu zuen DIRUBAREQUIN eztaere zuen icenacquin LIBURU, PAPER-SORTA EDO GACETA GAIZTOAI". – Baitaere iracurtzen da carta orretan bertan : "Erlijiyoarequin eta oitura onacquin GUCIYAN ondo ez datocen LIBURUBAC, PAPER-SORTA EDO GACETAC EZ IRACURRI".

I.- Dotriña gabeco escoletara uméac, eta erlijiyorican gabeco maisuetara gaztéac, cergatican biraldu bear ez dira?

M.- Gurasoen eta zarragoen eguitecoa da beren uméac eta mendecoac ceruraco acitzea ; bañon infernuraco bidean jartzea becela da, umeac dotriña gabeco escoletara, eta gazteac erlijiyorican gabeco maisuetara biraltzea : ez gurasóac beraz, eztaere ume edo gazteen cargudutenac, esan dan oquerquriric iñolaere eciñ eguin dezaquete. – Gañera ; bigarco mundubaren aciya becela ditugu oraingo ume eta gazteac : oyec erlijiyo gabeco edo guchico escola eta maisuetara biraltzea, liberalqueriyara guchi edo gueigo itsatsitzea adiña da ; eta orra nola güero ere iraungo luquean liberalqueriyac munduban.

I.- Aimbeste aldiz airatzen degun obispoen cartac, gai orrezaz ote dacar ecer?

M.- Ala diyo : "Bear becelacoa izango bada aciera, GAUZA BEARRA DA lenengo : aurrari cristauven DOTRIÑA eracuste...... GAUZA BEARRA DA eta zaindu bear dute gurasoac beren seméac erori ez ditecen gaizqui eracutsi leyequeten MAISUEN ESCUETAN. Zorigaiztoz orrelaco maisubac baditu gazte batec, seguru becela eman diteque bere galera."

I.- Baitaere beraz liberalen laguntzalleac pecatuban daude?

M.- Berez bai aissare.

I.- Cergatican bada?

M.- Gaiztaqueri guciya da pecatu, ascotan esan degunez : icusi ere degu, gauza gaiztoa dala liberalai laguntzea ; liberalen laguntzalleac beraz pecatu eguiten dute.

I.- Pecatu chiquiya edo aundiya da ori?

M.- Liberalqueriya pecatu larriya da, len esan degunez ; baitaere beraz ala izan bear du laguntasunaquin liberalqueriyari eustea.

I.- Vitoria-co obispo jaunac eta bere lagunac cer diyote gai orretan?

M.- San Pablo apostoloarequin batera ala diyote : "Ez bacarric gauza gaiztoac eguiten dituztenac mereci dute eriotza, baitaere ala mereci dute gaiztaqueriyac eguiten dituztenai ontzat ematen diyozcatenac (20). – Eriotza edo animaren galera mereci badute beraz gaiztaqueriyac ontzat duazcatenac, arrazoi guyagorequin merecico due eriotza ori, gauza gaiztoac eguiten dituztenai laguntzen diyenac ; baitaere beraz liberalqueriyari laguntzen diyenac mereci dute animaren galera edo eriotza : baño nola animaren aldeco eriotza merecitzen ez baitan pecatu larrirican gabe ; liberalqueriya eta beste erocer gaiztaqueri ontzat ematea beraz pecatu larriya da, eta are gueyago da berali laguntzea.

I.- Esan diran contuetan infernuraco bidea da beraz liberalqueriya?

M.- Pecatu larri guciya da infernuraco bidea, fedeac eracusten digunez ; baitaere beraz liberalqueriya ala da.

I.- Liberala izatea beste pecatu gabe, joan al diteque bat infernura.

M.- Icusi degu len, lapurra eriotzaguillea, araguicoya eta bestelaco gaizquillea izatea bañon oquerrago dala berez liberala izatea ; aitatu diran gaizquilleac eta oyen guisacoac berenez infernura dijoaz ; baitaere beraz eguiyazco liberalac, edo fedea guchi asco austen dutenac, arrazoi gueyagorequin dijoaz.

I.- Eta liberalen langutzallea izatea aco ote da bat infernura joateco?

M.- Berez, edo eguiyazco laguntzallea izan ezqueroz, bai, asco da.

I.- Cergatican?

M.- Esan berriyac guera, liberalqueriya ontzat ematea dala pecatu mortala pecatu mortala, baitaere ala dala, arrazoi gueyagorequin, liberalqueriyari laguntzea ; eta nola pecatu mortal guciya infernuraco bidea biatan ; baitaere beraz ala da liberalqueriyaren laguntzallea izatea. – Aditzen da beti eguiyazco laguntzallea badá ; au da, jaquiñaren gañean eta bere gogoz.

I.- Confesatu bearco da orduban liberalqueriya, baitaere liberalqueriyaren laguntzallea izaná?

M.- Barcatuco badira pecatu oyec, bai, confesatu bear dira, confesatu litezqueala ; bada ezagutzen diran pecatu larri guciyac aitortu bear dira confesiyoan.

I.- Liberalqueriya, edo liberalen laguntzalle izatea utzi nai ez diyonari, barcatu lezayoque pecatu ori?

M.- Eztá iñolaere ; bada pecatu bat barcatuco bazaigu, bera confesoreari aitortzeaz gañera, bear degu iduqui pecatubaren eguiyazco damuba, eta aurrera artatic eguiñala guciyan aldeguiteco asmo sendo eta eraguillea.

I.- Len liberala, edo lilberalen laguntzallea izan dana, cer bear luque bada eguin, ondo izateco, au da, Jaungoicoarequico icusquizunican gabe guelditzeco?

M.- Lembici confesiyo on bat, alcartzen duala artaraco, confesore jaquintsu eta virtute aundico batequien : gueroenean berriz, aspaldico oquerrac nolerebait zucen du edo ordaintzeagatic, laneguiñ ermo eta alde guciyetara liberalqueri madaricagarriyaren contra.

A. M. D. G.

X.

1. I Joan. Cap. 5, v. 17.
2. Ps. 33, v. 15.
3. Syll. prop. 80.
4. Genes. cap. 2, v. 17.- Id. cap. 3, v. 3.
5. Matth. cap. 28, vs. 19 t 20.
6. Comp. Theol. Mor. a Llevaneras, cap. 19, artic. 5.
7. Marc., cap. 16, v. 16.
8. Paul, ad Hebr. cap. 11, v. 6.
9. Math. cap. 23, v. 23.
10. Ps. 33, v. 15.
11. Joan. cap. 17, v. 11.
12. Ps. 66, v. 5
13. Ps. 46, v. y.
14. I Timoth. cap. 6, v. 15. Apoc. cap. 19, v. 16.
15. Marc. cap. 16, v. 15 Matth. cap. 25, va. 19
16. Conc. Trid. Sess. VI, cap. VIII
17. Encycl. Quanta cura cum Syll. ann. 1864.
18. Dr. D. Petrus Schumacher, episcopus in dioecesi Portoviejo. Epistola pasta. Edita 21 maji anno 1887
19. Matth, cap. 7, v. 18.
20. Ad Rom., cap. 1, v. 32.


2007 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net