2017ko irailak 24, igandea
Atzo Atzokoa

Egilea(k) : Lhande Heguy, Pierre
Titulua(k) : Gure orma zarra : Oyartzungo euskal-jaietan Aita Pierre Lhande Jesusen lagundiko apaiz zuberotarrak, 1915eko Dagonillaren 5 garrenean egindako itzaldia
Argitaratzailea : Martín, Mena ta Laren Baitan, Donosti
Argitalpen urtea : 1915
Deskribapena : 7 p. ; 23 cm
Egile(ar)en oharra : Pierre Lhande
Gaia : Lhande Heguy, Pierre - Sermones
Sailkapena : 252 Lhande Heguy, Pierre
Copia : 190861 F. GORDEAK : C-157 F-26

Pincha para ampliar

PIERRE LHANDE, S. J.

GURE ORMA ZARRA

Oyartzungo euskal-jaietan Aita Pierre Lhande Jesusen
Lagundiko apaiz zuberotarrak, 1915-eko Dagonillaren
5 garrenean egindako itzaldia

¿Ut quid dextruxisti maceriam ejus et vinde-
miant eam omnes qui proeter grediuntur viam?
PS. LXXIX, 13.

¿Zergatikan utzi dezu iraultzen zure masti-
inguruko arri-horma? Orra non orain sartzen di-
ren zure ondasunak galtzeko, bidez bide dabil-
tzanak.


DONOSTI

MARTÍN, MENA TA LAREN BAITAN

1915

GURE ORMA ZARRA

Oyartzungo euskal-jaietan Aita Pierre Lhande Jesusen
Lagundiko apaiz zuberrotarrak, 1915-eko Dagonillaren
5 garrenean egindako itzaldia

¿Ut quid dextruxisti maceriam ejus et vinde-
miant eam omnes qui proeter grediuntur viam?
PS. LXXIX, 13.

¿Zergatikan utzi dezu iraultzen zure masti-
inguruko arri-horma? Orra non orain sartzen di-
ren zure ondasunak galtzeko, bidez bide dabil-
tzanak.


Nere biotzeko euskaldun anai maitiak:

Ezpanekar biotzeraño sartua dakardan euskararen eta euskalduntasunaren maitetasuna, eznintzan gaur ausartuko irakastegi onetara, hainbeste gizon jakintsuen aurrian igotzera.

Norbaitek itzegin bear balinbazizuen, euskararen onerako bilduak zeraten euskalzaleeri, uraše izango zan gipuztarren izkuntza tsit ondo dakien eta Oyartzungo ospe Aita Mendiburu euskalzale aundiaren oroipenari, bere itz motel eta tsarraz itzal egingo ez zioren-bat. Alabaiña, begien aurrian daukazuten itzegillea, ezta gipuzkoarra, biotzez ezpada. Mendi orietatik ararontz dagon euskaldun anaien lurretan jaioa, ango prantzes ararontz dagon euskaldun anaien lurretan jaioa, ango prantzes euskara darabil sarri sarrienik ezpañetan; baña eme egoki diran itzak ondo berezituz, ta besteak utziz, uste det bere itzalditik geiena guztiok adituko dezutela, neke aundirik gabe.

Nik gaur eme euskal-jaietan itzegiteak, dakarzkit batean lotsabide aundi bat, ta baita ere onrabide eder bat. Lotsatzen nauena da nere izkuntzaren laburtasun eta eskastasuna, batezere emen, nere Jesusen Lagundiko anai Mendiburu jaio zan errian itzegin bear dedanez-kero. Euskara ain ederki ta argiro zerabillen ark, euskarazko hainbeste kondaira apaindu zituen ark ¿ez ote dit, nere ausarkeriaz aserretu-ta, kenduko gogotik edo mingañetik emen gaur atera bear nuen itzaldi nastua? Ta denbora berean dirudit neretzat ospe aundi bat dala nere Aita Mendibururen jaioterri ta jaioteleiza tšit eder onetan gaur nik itza adieraztea.

Aitorkizun bat aitortu bear dizuet, euskaldun maiteak. Aita Mendibururen maitazale ta goreste zintzoenetarik bat naiz. Oraiñ dala gutši gora-bera amabi urte, Inglaterrako lurretan nebillela, egin nai izan nuen Londresera joan-etorri bat, ango British Museum deritzaion liburutegi aitatuan gordetzen zuten Mendibururen kondair zar-zar bat nere begiez ikusi-ta eskukatzeko. ¡Zeiñ atsegiña neretzat ikusi neunian Euskalerriko liburutšo ori, an, ondo gordetu-ta larru ederrezko estalki aberats batez zintzoki jantzia! Bildurrez ote norbaitek andik kendu ta eraman zezan, ango jabe-nagusiak etzuten utzitzen, Jesusen Biotzaren euskal-kondairatšo ori, edozeiñen eskkuetara; baña baimen berešia norbaiti emanezkeroz irakurleak bear zuen gela artan bertan geratu, bere aurrian liburutegiko morroi bat zaukala begira eta zai.

Ta nik gogatzen nuen: ¡Ona nola emen agertzen dan euskaldunen itsutasun da ergelkeria! ¡Emen inglesak gure euskerazko liburuak biltzen eta aiñ egoki gordetzen, ta gu Euskalerrian, aiñ ajolik gabe eta otz gure izkuntza maitearentzat! ¡Kanpotar urrutiarrak, atzerrietakoak, gu baño sutuago gure odol, bizitza ta izkuntzari dagozkienentzat! ¿Nolaz guk utzi ditugu galtzen gure artean besteok aiñ gartsuki billatzen zituztenak? Euskaldunak: zeiñ ez bestelakoa da zuen lilluramendu ta erokeria, ez goresten, ez goratzen dezutenean zuen guraso zarrak utzizko liburuko ondasuna? ¿Ez dizute zueri ots egiten Israeleko aurrizlariak alegiaz Jaungoikuari baña egiaz Judio gaistoeri otsegin oi ziotena? ¿Zergatikan utzi dezu iraultzen zure masti inguruko arri-orma? Orra non oraiñ sartzen diren zure ondasunak galtzeko, bidez bide dabiltzanak....

Bai, euskaldun maiteak, ama euskara da Euskalerriko lurren inguruan Jaungoikukak jaso zuen arri-orma: ark gordetzen gaitu atzerrietatik datorzkigun gaitz guztietatik; gerarazten gaitu garbi, zintzo, argi ta eder Jaunaren eta gizon guztien aurrian; ark eztitzen, lañotzen digu deramagun bizitza ori, Zeruko bidean gora gabiltzela.

Oriek danak zueri ezagutueraztea da nik gaur dakardan šede edo gaia, Jaungoikuak ta bere ama gaitzitzatik gabiak laguntzen nauela bear bezela itzegiten, eta zuen biotzak sututzen, Beraren eta euskeraren maitetasunaz.

* * *

Erroma iri zar aundiaren kondairan dakusagu, euskaldun maiteak, bein bere gudari ospetsuak lur zabaleko bazter danak garaituz-keroz nai izan zituztela ere mendetu euskaldunen mendiak.

Jesus gure Jauna gutartera jatši baño gutšiz aurrerago, Erromako gudariak sartu ziran gure ibarrak barrena, ustez iñork etzuela irauziko mundu guztiak zekarren beren uztarri gogorra. Mendi tontor oietan altšatu zizkioten bere Jaungoiko gezurrezkoeri arpilarrak eta eleizak, iduriz lur ori dana beretuko zutela, landatzen balinbazuten gure arkaitz artetan bere Enperadoren bandera. Igaro dan astean oriandik, an, Euskalerriaren beste buruan dan nere jaioterri Zubero-ko probintzian, nere begiez nakusen Caius Valerius Valerianus zeritzaion gudari erromatar batek mendi gora batetan altšatu zuen arrizko mai eder bat. Mai ark dakar latiñ itzez nola, mendiz-mendi zebillela, gudu aurrendari orrek altare bat eskeñi zion lepo artan zegoen edo arkaitz aietan zebillen basajainkoari.

Bi milla urte igaro dire ta aspaldiz-keroz itzaltua da bai gudari aren, bai Erroma eziñ-garaituaren fama edo omena. Ezgenakike izan ote danez beiñere an erromatar oste aundirik, topatu ez-bagendu arri pikatuzko mai ori, orainše an altšatzen dan kristau eleiza baten ormetan sartua. Igaro dire, igaro, zeruko laño-edoia bezela, lur zabalaren garaitzale otsegilleak. Eien oiu, marraka ta birauak ez dituzte jo bi milla urtez-keroz gure mendietako oiartzunak; ta oiartzun bigun maitagarri abek besterik ezdakarkigute, baizik gure bildotsen dei-ikara ta gure artzaein saramela. Munduak galdu du erromatar zarren oroitzapena; lurrak jan edo erre ditu oien ezurrak, ta hainbeste gizon aundien azken obiaren gaiñean, oteak ta iratzeak zabaltzen dituzte bere lore, osto ta buruškak.

¿Nora igesi egin dezute, gudari azkarrak? ¿Nondik itzuri zerate, lurraren garaitzale gaitzak? ¿Zeiñ armak, zeiñ soldadok, zeiñ deiadarrek, zeiñ irrintzik bildurrez jo ditu Erromako tropa oste ezin menpetuzkoak? ¿Euskaldunen mendian agertu ote dire Germania edo Gallietako gudari-lerroak baño gudari-lerro aundiagokuak? ¿Mendizale oien artetik altšatu ote dire zuok garaitu ditutzuen Amilkar edo Anibal baño kapitan bildurgarriagokukak? ¡Esan niri, esan etsai aundi orren izena!

Etsai orren izena nik emango dizuet, nere biotzeko aditzalle maiteak: etsai orrek, armarik ta gudaririk gabe, deadar ta irrintzirik gabe, bildutarazi baititu euskaldunen etsai guztiak, erromatarren denboretatik gaurko egunetaraiño: ura da gure AMA EUSKARA.

Ta jakiñ nai balinbadezute nola izkuntza bakar bat nagusitzen zaion edozeiñ etsai armadunari, gogoari emozute izkuntza gabe ezin ditezkela jarri gobernurik. ¿Elkar ezin-adituzkoen artean nola eragin eta erabaki legeak? ¿nola bildu legarrak? ¿nola jakiñ nork zer dion edo dagion, itzalpean, garaitzalearen kontra? Orregatik erromatarrak deitzen zituzten bere iri-nagusira, mundu zabaleko izkuntza danak bazekizkiten irakasleak. Ta gure egunetan ere ¿ez ote dakusagu nola gudkarien gudari buru guztion derasaten batak besten erdara? Ulertzea zein gauza aundia dan guda batean etsaiaren itzaira jakitea: oriše izan da beti gudari onenen señale edo agiripena.

Alabaiña, euskaldun maitiak, badakizute munduan dan izkuntza guzietatik zaillena dala gure euskara. Iñork ura ez derasazke ezpdu iretsi amaren esnearekiñ batean. Badire Españian ala nola Frantzian, Inglaterran eta Alemanian, gure euskararen berri daukaten jakintsu asko, baña ezta ez bakar bat ere, azkar ta garbi gurekiñ mintzatzen dakienik, ezpada gutartean jaioa.

Izkuntza ortan zalltasun aundiena dator berboa deritzaion zatitik. ¿Zuok bai ote dakizute zenbat itz berezi dauzkan euskal berbo bakar-bakar batek? MILLA TA ZAPI EUN itz. Ta nola baitire euskaraz nonbait bederatzi milla berbo, euskara tšit ondo dakien batek badazkitza, amabost millioi eterdi itz!

¡Ta oraindik itz oriek labur, bigun da erreš balira! Baña orietatik asko luzeak dire ta ezpañetan erabilkaitz, euskaldun mi batek ezpaderabiltza.

¿Zeiñ etsai etzan aspertuko, euskaldun maiteak, orrelako itzak aditu ta ikasteko? Erromatarrak laster aspertu ziran eta bere aserrean zioten gure izkuntza zala “rudis et barbara” (1) esan nai baitu: “latz eta baserrikoi”. Eta ori zerasatela itzuri egin zuten bere irietara, utzitzen gintuela gure izkuntza latz ta aztura baserrikoieri gure menditarte oietan.

Ori beraše mitan derabilate, euskaldun maiteak, erromatarren atzetik etorri zaizkigun denbora guzietako etsaiak. Ori beraše derasate gure fede ederra gure biotzetatik galdu naiaz emen badabiltzan gaurko etsai beltzak. Frantzian, orain dela amabi urte, Combes gizajoak euskaraz predikatzea ta Kristoren legea ikastea debekatu zuenian, etzuen beste itzik: bear ginuela baztererat utzi nekazari ta goldenabarkari deus ez jakiñentzat on dan eta gure argizko denborari ez dagokion izkuntza zar ori.

Baña ¿estakuru edo aitzakia orrekiñ zer gorde nai zuten? Gure fede kristaua gure izkuntzarekiñ batean galtzeko zaukaten asmoa: besterik ez. Bada gue siñismenen etsai oriek tšit ondo zekiten gure euskara josia dala Jesus maitiaren legeakiñ ziñ-ziñez; ta lena beiñ aera balinbazuten, bestia ere laster erroetatik kenduko zutela. Bai oriek len-lenik ulertu zuten gure euskara dala fedearen jauregi gaztelua, ura dala Jaungoikuka bere masti Euskalerriaren inguruan altšatu duen orma, gutaraño eldu ezditezen bidez bide dabiltzan fedearen lapurrak: esan nai ditut, beste izkuntzetako liburu loitsu, egunari tzar, iztun gaištagiñak. Bazekiten gure euskara au gauza zerukoa dala, iñork ez baitezake euskarazko birau edo arnegurik erabilli-ta. Bazekiten Kristoren erakaspenaz gure izkunde oso jantzia dala ta iñork ori Jaungoikuaren kotnra biurtzeko ta makurtzeko lanari lotzen bada, len-lenik egin bear duen lana dala ura zikintzea, laster bera geratzen dala ez euskaldun baizik euskal-gaitz egiña; euskara da goi ta argi diran gauzak adirazteko izkuntza egokiena.

Adizazue zer zion orretaz, oraiñ dala eun da gehiago urte, Aita Larramendi euskalzale ospetsuak, Aita Mendiburu-ri bialtzen zion eskutitz batean:”Zure izkuntzari banagoka len ere baño obetoago dakust alde oietako euskaldunen itsumendua, zeñean darasaten eztala gure euskera, gauza aundi, mee, goi diranak adierazteko..... Orretaz itzegiteko ezta munduan gure euskera bezaiñ izkuntza..... eztiago, gozoagorik.” (2)

Ta nere Jesusen Lagundiko beste anai ospetsu Aita Agustin Cardaberazek zion bere liburutšoren batian: “Euskera bedeinkatua da, Jainkoaren bendizioz ta erregalioz betea. Euskera berez tšit nas-gabe edo garbia, argia ta bizia da. ¡O euskaldunak ala balira...!” (3)

Orra, euskaldun maiteak, gure ondo gordetzeko Jaungoikuak gure mendien inguruan jarri zuen urrezko orma. Orren itzalpean luzaro bizi izandu gera garbi ta argi, beste gizon askok gure iru aldetan galtzen zutela guk oraindik daukagunfedearen doaia, ta orrekiñ batean, aztura onak, jaiotechearen naitasuna, anziñakoen oroipena, lurlantzarako asmua.

Baña balinbadakusagu oraingo euskaldun askoren egikera ¿ez bear ote degu bildurtu, iñork oraiñ arte irauli al izan etzuen arri-orma laster eroriko dala, ta urruti ez dan egunen batean adituko degula aurrizlari santuak ziroena: “Ut quid destruxisti... Zergatikan utzi dezu iraultzen zure masti inguruko arri-orma? Orra non oraiñ sartzen diren zure ondasunak galtzeko bidez-bide dabiltzanak.” ¿Ez ote dire sartu Euskalerriaren biotzeraño, gure Eleiza Ama ta gure Aita Santu maitea bere mii loitsuaz izketan zikintzen dituzten gizon doakabezkoak? ¿Ez ote dabiltza gutartean anziñakoen bizitza onragarri ta garbi orretatik gure mutil gazte ta neskatšak aspertarazitzeko naiakiñ, Ameriketarat edo beste urrutiko atzerrietarat bulkatzen dituztenak?

¿Ta nondik sartu zaizkigu barrena lapur tzar oriek ezpada gure izkuntzaren esikko zuloetatik? ¿Zeiñ izkuntzan aditu edo irakurtu dituzte len lenik Eleiza edo Aita Santuaren kontrazko aitzakia oriek? ¿Zeiñ erdaldun gizagajok irun ote diete amets-urrezko orien aria? Ez noski euskara utsaren berririk zeukan buru argiko euskaldun batek; ez noski baserrietako artzai batek; ez etšeko-jaun zintzoren batek; baizik iri guztietako loian oñak zikindu zituen alpertzar batek.

¡Euskaldun maiteak! Nai balinbaditutzue gordetu dauzkatzuten doai ederrak, ez utzi iraulten zuren jauregi orma: ama euskara!

Euskara da munduban dan izkuntza zarren eta ederrena.

Euskara da zuen ongigille onena, bai bizitza onetarako bai besterako, ark gordetzen zaituzte gaitz guztietatik-eta.

Euskara da iltzerakoan dan kantu biguñena. Oraiñ dakuksagun gudu izugarri onetan dabiltzen euskaldun anaien artean bat il da nik tšit maitatu nubena: ura zan Domingo Tšaro, apaiz jaun gaztea. Guduko lekuan zagoela balaz burua josia, bere adiškide apaiz erritar bat joan zitzaion aldera. Itz egin zion luzaro; baña Domingok begiak itšiak zeuzkan illa bezala. Alabaña orra non apaiz lagun orreri gogaratu zitzaion euskaraz itzegitia, ta dio: “Aditzen balinbadirazu, euskaraz mintzatzen natzazun oneri, irikitu niri otoi, bi begiak”. Ta euskarazko itz oriek esnatua, iltzera zoanak irikitzen diozka bi begiak nigarrak zeriotzala. Ta andik laster ill zan.

Nere anai euskaldun maiteak: nik oraiñ itzaldi au bukatzearekiñ asmatzen dedan naikaria da, gu emen gauden guztiak horrela ill gaitezen, euskarazko itzak aditzen ditugula ta pozezko nigarrak begietatik dariozkigula; kristau on eta erritar onen nigarretaz esanak dirade Kondaira Santuan irakurtzen ditugun itz auek: “Absteget omnem lacriman ab oculis eorum...” Nik, Jaungoikuak, orien begietan idorreraziko ditut nigar guztiak eta betiko zoriona gozatzera eramango ditut nere Zeruko jauregietara.

Ala izan dedilla.

(1) Mariana I, v. Hist. Esp.
(2) Mendiburu: Jesusen Biotzaren debozioa. Edición Dodgson, 14-15’g. orrialdeak
(3) Cardaveraz: Ondo iltzeko bidia. Edición de 1851, IV’g orrialdea.

PARA COMPLETAR COLECCIONES
de la Revista

EUSKAL-ESNALEA

y las entregas de los tomos que se han publicado en forma de folletín, pueden adquirirse tomos y números sueltos a los precios siguientes:

Número suelto ............................................. 0,30 pesetas.
Colección de 1911, 1912, 1913 ó 1914............ 7,00 “
Colección completa (los cuatro años).............. 25,00 “

Los pedidos a nombre del señor Administrador de la Revista Euskal-Esnalea.

EUSKAL-ESNALEA
Administración:
Calle de Fuenterrabía, 14, bajo
SAN SEBASTIAN

EUSKALERRIAREN ALDE
Revista de cultura vasca

Esta Revista, redactada en castellano por prestigiosísimas firmas, se ocupa tan solo de asuntos referentes al País Vasco. Forma anualmente un tomo de más de 800 páginas ilustradas con infinidad de magníficos grabados.

Publica artículos de historia, arqueología, heráldica, viajes de extranjeros por Euskalerria, sus opiniones acerca de nuestras cosas, notas literarias, novela, poesía, música, crítica, biografía, arquitectura, pintura, arte dramático, etc.

Los señores socios de Euskal-Esnalea, en virtud de convenio establecido pueden suscribirse á Euskalerriaren alde en condiciones favorabilísimas.

Suscripción general por año............... 20 pesetas.
Para los socios de Euskal-Esnalea........ 10 “


Para suscripciones y detalles diríjanse al señor Administrador de la Revista Euskal-Esnalea, quien enviará gratuitamente á quienes lo soliciten el índice completo de los trabajos publicados en el año 1914 por la Revista Euskalerriaren alde.

EUSKAL-ESNALEA

Euskal-Esnalea es el título de una Sociedad creada exclusivamente para la defensa y propaganda del idioma euskérico, y tan solo á ese fin dedica todos sus esfuerzos y desvelos.

En los nueve años que lleva de vida ha organizado muchos certámenes y concursos con premios valiosos, ha publicado por su cuenta libros y folletos que se han distribuído gratuitamente, ha organizado en varios lugares batzares públicos en los que los oradores de la Sociedad han incitado al cultivo del idioma vasco; ha laborado, en fin, en pro del euskera en cuantos campos le ha sido posible.

Además la Sociedad publica una Revista que ostenta el mismo nombre de la Asociación: Euskal-Esnalea. Es quincenal; lleva, cuando menos, 16 páginas; está redactado en euskera y castellano por plumas de reconocido mérito. Esta Revista, ilustrada con preciosos grabados, se distribuye gratis entre los señores socios de la Asociación.

Euskal-Esnalea es sociedad popular, fundada para que á su sostenimiento puedan contribuir aun los entusiastas de muy modesta posición social. La cuota anual es de 5 pesetas que se cobran por giro de letras que el interesado paga en su mismo domicilio.

Todo vasco que se precie de tal y guarde un resto de amor hacia el lenguaje de sus mayores, debe figurar entre los favorecedores de Euskal-Esnalea, que no tiene otra misión que la de encauzar hacia el sostenimiento del euskera los esfuerzos aislados que se pierden sin el calor de la mutua cooperación.

Para inscribirse como socios deben dirigirse los nombres y dirección del domicilio de los interesados á D. Domingo de Aguirre, Zumaya; ó á D. José de Eizaguirre, Tolosa; ó á D. Gregorio de Mujica, Fuenterrabía, 14, bajo, imprenta. San Sebastián.


2007 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net